[Español]

Sasibegetarianoa

(Eng: Pseudovegetarian; Esp: Pseudovegetariano)
1 ) Izena. (“sasi-“=faltsua) Begetariano faltsua. Pertsonei dagokionez: Begetarianoa dela dioen, edo begetariano (asmoarekin edo asmorik gabeko) bezala definitzen den pertsona, egia ez denean.

Hainbat egoera gerta litezke:

a) Begetarianoa dela dioen pertsona baina errealitatean ez dena, adibidez, batzuetan edo ez, abere-hilotzak edo beren eratorriak kontsumitzen dituen pertsona bat. (malgubegetarianoa ikusi)

b) Kontzeptu-akatsagatik begetariano bezala definitzen den pertsona. Adibidez, begetarianoa esatea nahiz eta bere menuan arrainak sartu begetariano bat arrainak jaten dituela pentsatuz, etab.

c) Beste batzuk…

 

2) Adjektiboa. Begetariano faltsua. Elikagai edo elikadura-tipoari bati dagokionez: Prozesatutako elikagaia edo elikadura-tipoa (asmoarekin edo asmorik gabe) begetariano bezala deitzen zaiona, jakitera ematen duena edo etiketatu dena, horrela ez denean, zeren eta bere osagaien artean animali-hilotzak edo beren eratorriak sartzen ditu, animalia biziduneko jariatzez gain (esnea, arrautza, eztia…).

 

Informazio gehiago:

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Begetarianoa, Begetalista, Beganoa, Sasibeganoa,

[Aurkibidera itzuli]