[Español ] [Français ] [English ]

Jatetxeak, tabernak, lekuak,… aukera BEGANOekin edo %100 BEGETALekin EUSKAL HERRIAN.  [ikusi EROSKETAK ETA ZERBITZUAK]

(Azken aldaketa: 2024/2/2) Zerrenda hau jatetxe beganoen, begetarioanoen, tabernen,… edo elikatzeko aukera %100 begetalak dituzten tokien bilketa ez ofizial bat da. (*ikusi oharra behean)


Klikatu hemen mapa pantaila osoan ikusteko [ikusi irizpideak eta ikurren esanahia][DATU ESTATISTIKOAK] [Esteka zuzenak sortu zure mobilean ]

 

ARABA

 

BIZKAIA

 

GIPUZKOA

 

LAPURDI

 

NAFARROA

 

NAFARROA BEHEREA / BAXE NAFARROA

 

ZUBEROA – XIBERUA

 

Eta noski, aukera beganoak (janari, kosmetika,…) aurki daitezke denda ekologikoetan, belardendetan,  dietetika dendetan, …

IKUSI HEMEN IRIZPIDEAK ETA IKURREN ESANAHIA

Udalerri edo sailkapen talde baten barruan, establezimenduen ordena zorrozki alfabetikoa da.

Zerrenda honetan agertzen diren establezimenduetan prestatutako zerbitzuaren kalitatea baloratzen ez naiz sartuko. Ezta ere bere eskeintza osasungarria bada ala ez. Horri buruz bakoitzak bere iritzia du eta ez da zertan bat etorri behar. Baina iritzi hori iruzkinetan, orrialde bakoitzaren amaieran, utzi dezakezu.

Hemen eskaintzen den informazioa Euskal Herriaren eremu geografikora mugatzen da (Euskadi, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria). Eremu geografiko horri edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, beste gida eta plataforma batzuk daude eskuragarri Interneten.

Eskerrik asko informazio ekarpenak egin dituzuen guztiei

 

(*) Zerrenda hau, aukera beganoak edo %100 begetalak eskeintzen duten establezimenduen BILDUMA PARTIKULAR bat da (nire informazioarekin eta beste pertsona batzuek emandako informazioarekin osatuta). EZ DA zerrenda OFIZIAL bat. Eta beste pertsona beganoentzat erabilgarria delakoan argitaratzen dut (edo landareez soilik elikatzen diren pertsonentzat; edo interesa dutenentzat, probatu nahi dutenentzat, edo etxetik kanpo elikatzeko modu hau aukeratu nahi duen edozein pertsonarentzat).

Baina, ULERTUKO DUZUENEZ, EZIN DUT BERMATU ESKAINTZEN DEN INFORMAZIOA ERREALITATEAREKIN BAT DATORRENIK %100ean UNE GUZTIAN, zeren negozioak etengabe aldatzen dira (ixten dira lekuak, aukera begetalak eskaintzeari uzten dioten lekuak eskari falta dela eta, edo gestio aldaketa dela eta, leku berriak sortzen dira, etab.), eta nahiz eta zerrenda eguneratuta izaten saiatu, ni ezin naiz leku guztietan egon eta ezin dut hemen aipatzen diren lekuen informazioa etengabe egiaztatzen egon.

Zerrenda hauek laguntza bat bezala, zerbait ORIENTAGARRIA bezala hartu behar dira, eta egokia da hemen agertzen den informazioa gure interesekin bat datozela egiaztatzea establezimenduarekin, eta horrela azken orduko ezusterik ez izatea.

Ziur aski lekuren bat baino gehiago kanpoan utzi dut edo agian sailkapenean akatsaren bat egon daiteke. Jarraituko dut zerrenda hau eguneratzen informazio gehiago lortu ahala. Eta noski, onartzen dira iradokizunak edota ekarpenak. Mila esker.

Non jan begano