[Español]

beganoa

Beganoa

(Eng: Vegan; Esp: Vegano)
1) Izena. Substantibo. Beganismoa praktikatzen  eta babesten duen gizakia, hau da, gizakien aldetik gauzatzen den ez-giza animalien esplotazioaren (hilketa barne) kontrako jarrera hartzen duen gizakia, eta bere bizitzako alderdi guztietan kontsekuentea da bere ekintzetan printzipio moral horrekin.

Beganoa izateak esan nahi du ulertu eta errespetatu egin behar dela gainerako animaliek gizakiaren desio eta helburuetarako bitarteko gisa ez tratatzeko duten oinarrizko eskubidea, eta onartzea berezko balio bat dutela, norbanako gisa berez duten balio bat, errespetatu beharrekoa.

Ez-giza animalien esplotazioaren aurka dagoen gizakia, beraz, animaliei eta animali-jatorri deribatuei (larru, artile, lanolina, zeta, gelatina, gantza, etab.) kontsumitzeari (jan, jantzi, erabili,…) uko egiten dizkio, edo bere ekoizpenean, biltzean, lantzean, banaketan, … abereak parte hartu izanak edo kaltetuak izanak (elikagaiak, kosmetika, arropa, oinetakoak, apainketa, …). Halaber,  bere helburuetarako edo intereserako beste animaliak erabiltzea abstenitzen da, baita ere jarduera hauek egiten duten tokietan parte hartzea edo joatea (dibertsioa, ehiza, ikuskizunak, erakusketak… ).

2) Adjektiboa. Produktuei eta zerbitzuei buruz, eta ekonomia linguistikoagatik, ondorengo sinplifikazioa: «Ez-giza animalien esplotaziorik gabeko produktua edo zerbitzua, beraz, beganoentzat egokia”. Hots, beste animaliak esplotatu gabe apropos lantzen, ekoizten, prestatzen,… den produktua, elikagaia, zerbitzua, …; Beganismoaren aginduekin konplitzen du eta ondorioz bere osotasunean egokia da beganoentzat. Adibidez: zapata beganoa, arropa beganoa, kosmetika beganoa, elikagai beganoa, … (Jakina, beganoentzat egokiak diren produktuak beganoak ez diren pertsonentzat ere badira)

Animalien esplotaziorik gabe = Libre de explotación animal = Sin explotación animal = Exento de explotación animal = Animal exploitation free

Produktu edo zerbitzu bat «Begano»tzat jotzeko (animalien esplotaziorik gabekoa, beraz, pertsona beganoentzat egokia), baldintza hauek bete behar ditu aldi berean:
– Ez-giza animalia jatorriko osagairik/osagarririk, objekturik, substantziarik, eta abarrik ez eramatea
– Daramatzaten osagaiak, substantziak, objektuak eta abar ez dira lortu behar animaliak erabiliz (esplotatuz)
– Produktua egiteko edo zerbitzua emateko, edozein fasetan, ez da animalirik erabili (esplotatu) behar.

Produktu edo zerbitzu beganoa EZ DU ESAN NAHI produktu edo zerbitzu %100 begetala.
Adibidez, elikadirari buruz: Elikagai begetal guztiak ez dira beganoak edo  beganoentzat egokiak (animalien esplotazioa dakarrelako), adibidez, zibeta kafea, polinizatzaileek lortutako polena (gizakiak polena lor dezake ere, nahiz eta lan gogaikarria izan eta bere merkaturatzea oso garestia izan), entrenatutako animaliek (txakurrak, txerriak,…) bildutako boilurra, trebatutako tximinoak erabiliz bildutako kokoak, landutako barazkiak non lantze prozesuko fase batean edo hainbat fasetan animaliak eribili izan dira (lurraren prestaketan, animali-abonua, etab.), marrazo edo arraia azalarekin birrindutako wasabia, animali jatorrizko substantziekin iragazitako ardoa eta beste edari batzuk, azukre zuri findua animalien hezur kiskaliekin (zenbait herrialdetan), animali-produktuekin batera prestatutako elikagai begetalak (hanburgesak eta beste elikagai begetal batzuk animali-hanburgesekin batera xafla berean koipeak eta fluidoak partekatuz, gero erretiratzen diren animali-produktuekin prestatutako egoskariak, etab.), arrain-olioaz edo animali-jatorriko beste olio/koipe bateaz prestatutako elikagai begetalak, animalia-jatorriko osagarriak dituzten landare-esneak, etab. Hitz batez, dieta beganoan sartu ez lituzketen elikagai begetalak, horiek lortzeko ez-giza animaliak esplotatu izan direlako, edo animalia-jatorriko osagaiak gehitu zaizkielako zatiezin eran, kontsumitu aurreko uneren batean.
– Produktu bat beganoentzat egokia denean inolako eraldaketarik gabe eta bere bilketan ez-giza animaliak erabili gabe, «Berez beganoa» edo «Izatez beganoa» esaten zaio. Adibidez, eraldatu gabeko eta animaliak esplotatu gabeko landare-elikagaiak: lekaleak, frutak, barazkiak, etab.

– Produktu edo zerbitzu bat pertsona beganoentzat espezifikoki ekoitzi edo eman ez bada, begano gisa etiketatuta ez badago, eta ziurtagiri beganoa ez badu, baina animalien esplotaziotik libre badago (hau da, ez du animalia-produkturik edo deribaturik barne izaten, eta ez da animaliarik esplotatu hura egiteko edo lortzeko), eta, beraz, beganoentzat egokia bada, «Ustekabeko beganoa» esaten zaio. Beste kolektibo edo helburu batzuetarako pentsatuta dauden produktuak edo zerbitzuak izaten dira, baina, kasualitatez, beganoentzat ere egokiak dira.

3) Adjektiboa. Gizaki beganoei dagokiona edo buruzkoa. Adibidez, kolektibo beganoa (gizaki beganoekin osatutako kolektiboa), elkarte beganoa (gizaki beganoekin osatutako  elkartea), dieta beganoa (gizaki beganoak daramaten dieta), talde beganoa (gizaki beganoekin osatutako taldea), bezeria beganoa (gizaki beganoekin osatutako bezeria), e.a.

Sarritan  «Beganoa» adjektiboa era okerrean erabiltzen da. «Begano» terminoak, produktu edo zerbitzu bati aplikatzen zaionean, ez du esan nahi «% 100 begetala» edo «animalia-jatorriko osagai/osagarririk gabea»; «animalia-esplotaziorik gabea» esan nahi du eta esan behar du , «esplotazioa» zentzu zabalenean ulertuta (gizakiak ez diren animalien erabilera, heriotza, esklabismoa, tortura, baliatze, gauza-bihurtzea, etab.). Baldintza hori betetzen ez badu, ez da beganoa.

Era egokian erabiltzen den ala ez konturatzeko modu bat, adjektibo «Beganoa» mentalki ordezkatzea da esaldi honen ordez: «Apropos modu horretan/nahita egiten dela animalien esplotazioa saihesteko» edo «animali esplotaziorik gabekoa». Esan nahi duena hori bada, ondo dago erabilita. Ez badu zentzurik edo ez bada esan nahi duguna, beharbada ez da izango bilatu nahi dugun hitza, beharbada egokituago izanez «begetarianoa» adjektiboak erabiltzea, edo «begetala», edo «osasungarria», edo…

Adibidez, jatetxe beganoa bere osotasunean beganoentzat egokia den jatetxea da, hau da, animalien esplotazioaren aurka dagoen jatetxea, eta horrekin kontsekuentea dena, hots, animalien esplotaziotik edo animali jatorritik datorren materialak ez darabiltzen duena, ez elikagaiak serbitzatzen duena, etab. Elikagai begetalak soilik eskaintzen dituen jatetxea ez du esan nahi derrigorrez beganoa dela; begetarianoa (zorrotza), edo begetaliano-a izango litzateke, edo janari % 100 begetala serbitzatzen duela, edo…., adibidez, animalia-jatorriko elementu apaingarriak izan ditzakeelako, edo animalia-jatorriko materialak erabil ditzakeelako, etab.

3) Adjektiboa. Beganismoari dagokiona edo buruzkoa. Adibidez, aktibismo beganoa, hiztegi beganoa, terminologia beganoa, hezkuntza beganoa, etab.

 

Informazio gehiago:

Lluvia con truenos (esp)

Derechos Animales Ya (esp)

Wikipedia [?]

RAE (esp) [?]

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Beganismoa,

[Aurkibidera itzuli]