[Español]

Beganismoa

Beganismoa

(Eng: Veganism; Esp: Veganismo)
1 ) Izena. Gizakien aldetik beste ez giza animalien esplotazioaren aurkako printzipio etikoa/morala (animalien hilketa eta esklabotasuna barne). Beganismoak ez-giza animaliengan giza menderatzeak sorrarazten dituen egoera guztiak gaitzesten du.
Horrek esan nahi du ulertu eta errespetatu egin behar dela gainerako animaliek gizakiaren desio eta helburuetarako bitarteko gisa ez tratatzeko duten oinarrizko eskubidea, eta onartzea berezko balio bat dutela, norbanako gisa berez duten balio bat, errespetatu beharrekoa.

Beganismoaren helburua animalien esplotazioa deuseztatzea da, gizakiak ez-giza animaliengan duen nagusitasunaren amaiera. Bere oinarria Animalien Eskubideen aitorpena aldarrikatzea da, hala nola bizitzeko eskubidea, askatasunerako eskubidea, osotasunerako eskubidea, etab.

1) Beganismoa printzipio etikoa/morala da:

  • Ez da bizimodu bat. Beganismoak ez du esaten nola bizi behar dugun. Bakoitzak nahi duen bezala bizi dezake. Beganismoak esaten duen gauza bakarra da, norberaren bizimoduari buruzko edozein erabaki hartuta ere, animaliak esplotatu gabe egin behar dugula.
  • Ez da dieta bat edo elikadura mota bat. Pertsona begano batek bere bizitzako alderdi GUZTIEI ezartzen die Beganismoa, elikadurari ere noski, baina ez horri bakarrik.
  • Ez da erlijio bat, ez sineste espiritual bat, ez sekta bat, nahiz eta pertsona erlijioso edo espiritualak egon, gainera beganoak direnak (animalien esplotazioaren aurka daudelako). [+]
  • Esan bezala, Beganismoa printzipio etikoa besterik ez da, eta, beraz, «Beganismo etikoa» esatea edo aipatzea erredundantzia da, ez baitago etikaz ez den Beganismorik.

2) Beganismoak gizakiok beste ez-giza animaliak esplotatzea gaitzesten du:

  • Hau da, ez-giza animalien erabilera gitzesten du, ez-giza animalien kontura onurarik edo etekinik (materiala edo inmateriala) lortzea gaitzesten du, animalien hilketa eta esklabotasuna barne. (ikusi «esplotazio» kontzeptua)
  • Beganismoak ez dihardu gizakiek beste gizaki batzuei egiten dieten esplotazioaz (nahiz eta kondenagarria ere izan), ezta ez-giza animaliek beste ez-giza animalia batzuei egiten dieten esplotazoaz.

3) Beganismoa ez-giza animaliengatik eta animalientzat da:

  • Beganismoak ez du zerikusirik gizakiaren osasunarekin, ingurumenarekin eta abarrekin, nahiz eta Beganismoaren praktikak bigarren mailako ondorio positiboak izan ditzakeen alderdi horietan eta beste batzuetan.
  • Beganismoak animalien esplotazioaren abolizioa/desagertzea nahi du, ez murriztea edo arautzea, ez eta esplotatzen diren bitartean animaliek jasotzen duten «tratu txarra» edo «tratu ona» hobetzea ere.
  • Ez-giza animalia guztiak enpatizatzearekin eta errespetatzearekin du zerikusia. Ez da beharrezkoa animaliak (edo animalia batzuk) maitatzea edo atsegin izan. Animalia bakoitzaren berezko balioa errespetatzea da, eta bere askatasuna eta bizitzeko nahia.

 

398325_409278105770430_100000647323550_1319347_934014996_n

Informazio gehiago:

Lluvia con truenos (esp)

Lluvia con truenos II (esp)

Filosofía Vegana (esp)

Filosofía Vegana II (esp)

Derechos Animales Ya (esp)

Animal Ethics (eus)

Wikipedia (eus) [?]

RAE (esp) [?]

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Beganoa, Esplotazioa,

[Aurkibidera itzuli]