[Español]

Sasibeganoa

(Eng: Pseudovegan; Esp: Pseudovegano)
1 ) Izena. (“sasi-“=faltsua) Begano faltsua. Pertsonei dagokionez: Beganoa dela dioen, edo beganoa (asmoarekin edo asmorik gabe) bezala definitzen den pertsona, egia ez denean.

Hainbat egoera gerta litezke:

a) Beganoa dela dioen pertsona baina errealitatean bere ekitaldietan animalien esplotazioari uko egiteko printzipio moral horrekin bere bizitzaren alderdi guztietan kontsekuentea ez dena. Adibidez, batzuetan edo ez, (elikagaiak, produktuak, objektuak…) animali edo deribatu animaliak kontsumitzen du, edo animaliak esplotatzen diren tokien jardueretan parte hartze du, etab.

b) Kontzeptu-akatsagatik beganoa bezala definitzen den pertsona. Adibidez, begetalak bakarrik jaten duelako beganoa bezala definitu, begetarianoa edo begetalianoa esan beharrean, etab.

c) Beste batzuk…

 

2) Adjektiboa. Begano faltsua. Elikagai edo elikadura-tipoari bati dagokionez: Prozesatutako elikagaia edo elikadura-tipoa (asmoarekin edo asmorik gabe) beganoa bezala deitzen zaiona, jakitera ematen duena edo etiketatu dena, horrela ez denean, zeren eta abere edo abere-jatorriko osagaiak sartzen ditu, edo ez da ekoiztu beganismoaren aginduen arabera.

 

Informazio gehiago:

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Beganoa, Sasibegetarianoa, Begetarianoa, Begetalista,

[Aurkibidera itzuli]