[Español]

Maskotismoa

(Eng: Mascotism; Esp: Mascotismo)
1 ) Izena. Maskotak izateko zaletasuna. Hau da,  animaliak (etxekoak, exotikoak,…) jolas edota sentimental helburuekin edukitzea eta mantenua. Esklabo bezala animaliak konpainiarako erabiltzea.

Mascotismo-ak, maskotak izatearenak (dela erosketaren, adopzioaren, dohaintzaren, habitataren erauzketaren, edo lortzeko beste edozein bidez), animaliak jabetzatzat hartzea ekartzen du, mendeko izakitzat. Beganismoaren eta Animali askapenaren aurkako jarrera da.

Ez nahasi «Aterpe» edo»Erreskate«-arekin. Gauza bat da gizakiaren biktima, edo lesionatua, izan den animali bateri laguntzea, atenzioak eta babesa behar duelako, gero ahal bada askatzeko; eta beste gauza oso ezberdina da animalia gizakiaren onurarako erabiltzea konpainia emateko.

Maskota

(Eng: Mascot, Pet; Esp: Mascota)
1 ) Izena. Ez-giza animalia, giza animalien jabetzaren (legezkoa edo legez kanpokoa) eta mantenuaren mende egongo dena, eta haiekin elkarbizitzeko espazioak partekatzen dituena, giza nahiak edo beharrak asetzeko.

Ez nahastu honako hauekin:

Errefuxiatua: Ez-giza animalia, aldi baterako edo betiko, ingurune seguru batean dagoena, giza animalia baten babespean eta mantenuan, beste giza animalia batzuek esplotatuko duten beldurraren aurrean (edo berriro esplotatua ez izateko), bere kabuz bizirauteko baldintza egokiak ematen ez diren bitartean.
Erreskatatua: a) Ez-giza animalia, lesio fisiko edo psikikoak izan edo ez, giza animalien zapalkuntza eta esplotazio ingurune batetik ateratakoa (edo hortik datorrena); b) lesionatuta dagoen animalia, bere bizilekuan aurkitua edo jasoa; eta aldi baterako edo betiko, giza animalia baten babes, mantenu eta zaintzapean dagoena, bere kabuz bizirauteko baldintza egokiak ematen ez diren bitartean.

 

Informazio gehiago:

Filosofía Vegana (esp)

Abolición no regulación

Jane Goodall (esp)

Contraespecismo (esp)

Wikipedia [?]

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Beganismoa, Animalismoa, Bienestarismoa

[Aurkibidera itzuli]