[Español]

Espezismoa

(Eng: Speciesism; Esp: Especismo)
1 ) Izena. Zehaztutako espezie bateko edo gehiagoko kideak bezala sailkatuta ez daudenen kontrako diskriminazioa, hots, diskriminazioa beste espezie batekoa izateagatik. Aipaturiko terminoa normalean ez-giza animaliek  sufritzen duten begirunegabetasun morala, pertsonekin konparatuz, aipatzeko erabili ohi da, espezismoa zehazki diskriminazio honetan ez ahitu arren. Beraz, especista izango litzateke ere espezie batzuetako animaliak (adibidez, txakurrak eta katuak) begirune moral handiagoan izatea beste espezie batzuetako animaliekin konparatuz, laguntzea edo baztertzea espezie zehatz batzuk gizakiarentzat hurrenez hurren onuragarriak edo kaltegarriak diren heinean, edo pentsatzea maila intelektual zehatz bateko banakoak soilik (tximino, izurde…) izan behar dituztela begirune moralean.

ecocentrismo-vs-antropocentrismo-transicion-sostenible

Espezismo antropozentrikoa

(Eng: Anthropocentric speciesism; Eus: Especismo antropocéntrico)
1) Kontzeptua. Espezieagatik diskriminazioa, gizakia erdigunean edo goiko posizioan kokatuz gainerakoekin konparatuz. Ez-giza animaliek sufritzen duten begirunegabetasun morala pertsonekin konparatuz.

Espezista

(Eng: speciesist; Eus: espezista)
1 ) Izena. Especismo-a babesten eta/edo praktikatzen duen gizakia, hots, beste espezie batekoa izateagatik beste animalia batzuk diskriminatzen duena, edo espezie batzuetako animaliak begirune moral handiagoan izaten duena beste espezie batzuetako animaliekin konparatuz, edo espezie zehatz batzuk gizakiarentzat eta bere interesentzat onuragarriak edo kaltegarriak diren heinean laguntzen edo baztertzen duena hurrenez hurren, edo maila intelektual zehatz bateko banakoak soilik izan behar dituztela begirune moralean pentsatzen duena.

2) Adjektiboa. Espezismoa defendatzen edo praktikatzen duen, beste espezie batekoak izateagatik beste animalia batzuk diskriminatzen dituen, edo espezie batzuengatik beste batzuengatik baino kontsiderazio moral handiagoa duen gizakien kolektibitatea, produktua edo zerbitzua. Adib.: ikastetxe espezista, talde espezista, liburu espezista, programa espezista, ekintza espezista, etab.

 

Informazio gehiago:

Lluvia con truenos (esp)

Wikipedia [?]

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Animalismoa, Abolizionismoa, Antiespezismoa, Beganismo

[Aurkibidera itzuli]