H1- Elikadura / Dieta begetala
[Español]
Elikadura / Dieta begetala
(Eng: «Vegetable feeding/diet» or «Plant-only diet»; Esp: Alimentación/dieta vegetal)
1 ) Adierazpena. («dieta %100 begetala» edo «dieta begetariano zorrotza» edo «dieta begetalianoa» izendatuta ere) Elikagai/osagai GUZTIAK jatorri begetala duten elikadura/dieta, beganoentzat egokiak izan edo ez. Erregularki elikagai bezala hartzen diren substantzi begetal multzoa.
- Elikagai begetal guztiak ez dira beganoentzat egokiak, adibidez, zibeta kafea, polinizatzaileek lortutako polena (gizakiak polena lor dezake ere, nahiz eta lan gogaikarria izan eta bere merkaturatzea oso garestia izan), entrenatutako animaliek bildutako boilurra, trebatutako tximinoak erabiliz bildutako kokoak, landutako barazkiak non lantze prozesuko fase batean edo hainbat fasetan animaliak eribili izan dira (lurraren prestaketan, animali-abonua, etab.), marrazo edo arraia azalarekin birrindutako wasabia, animali jatorrizko substantziekin iragazitako ardoa, animali-produktuekin batera prestatutako elikagai begetalak (hanburgesak eta beste elikagai begetal batzuk animali-hanburgesekin batera xafla berean koipeak eta fluidoak partekatuz, gero erretiratzen diren animali-produktuekin prestatutako egoskariak, etab.), arrain-olioaz edo animali-jatorriko beste olio/koipe bateaz prestatutako elikagai begetalak, animalia-jatorriko osagarriak dituzten landare-esneak, etab. Hitz batez, dieta beganoan sartu ez lituzketen elikagai begetalak, horiek lortzeko ez-giza animaliak esplotatu izan direlako, edo animalia-jatorriko osagaiak gehitu zaizkielako zatiezin eran, kontsumitu aurreko uneren batean.
|
Sartzen dira ere (nahiz eta ez aipatu portzentai oso baxua suposatzen duelako hartutako kantitate osoarekin konparatuz) jatorri mineraleko substantziak (gatza, etab.), bakterio-jatorriko (b12 bitamina, etab.), etab., baina animali-jatorrikoak inoiz.
- “Dieta” terminoa erabiltzea ez zait gustatzen, osagai-mugako, elikagaietako eta ekartzen dituen irensteetako, murriztapeneko, murrizketako konnotazio negatiboagatik. “Elikadura” esatea nahiago dut. Elikadura begetala, ondo planifikatuta, osoa, orekaduna eta elikagarria da.
Informazio gehiago:
Foodwatch (eng)
Erlazionatutako beste hitz batzuk:
Beganoa, Esplotazioa, Elikadura/dieta beganoa, Landareetan oinrritutako elikadura/dieta
[Aurkibidera itzuli]