[Español ]


FEUMVE. Eskola-jantokietan menu begano baten aldeko elkartea.

Guraso beganoak, haur beganoak, unibertsitateko ikasle beganoak egunero borrokatzen ari dira ikastetxeetako jantokian menu beganoa aukera izateko.

Zer eskatzen dute? Administrazio eskudunak legegintzako arau bat onartzea, ikastetxe guztietako jantokietan (ikastetxe publikoak, itunduak edo pribatuak izan; sukalde propioa duten jantokiak izan, catering bat erabili, kudeaketa zuzena edo zeharkakoa izan, edota janari-eskaintza prestatutako janaria zabaltzeko makinen bidez egin; etab.) eduki beharra arautzeko, eta hezkuntza-maila guztietan (eskolaurretik hasi eta unibertsitateko prestakuntzara arte), gutxienez menu begano aukera bat egunero («pertsona beganoentzat egokia den menua. Ez-giza animaliaen esplotazio gabeko menua»), nutrizionalki osoa, osasungarria, ikasleen adinerako egokia, eta eskatzen duten guztientzat eskuragarri (ez du zertan beganoentzat bakarrik izan behar).

 Egungo errealitatea da ikastetxeetako jantokietan haur beganoek, ikasle begano gazteak (eta, hedaduraz, ikaslego guztia, irakaslego guztia, e.a) ez dute beren usteekin bat datorren menurik, eta, beste aukerarik ez dutenez (batez ere etxean ezin badute jan, edo janaria etxetik eramaten uzten ez bazaie), gosea pasatzera edo animaliek edo horien deribatuek jatera behartuta daude, beren printzipioen aurka, gurasoen printzipioen aurka, eta azken horiek seme-alabengan irakatsi nahi dituzten balioen aurka.

Zenbait eskualdetan, 2012. urteaz geroztik Euskal Autonomia Erkidegoan adibidez,  ikastetxe publikoetan elikadura arrautz-esne-begetarianoa izateko eskubidea aitortzen da. Ikastetxe eta institutuek legez aukera arrautz-esne-begetarianoa eskaini behar diote eskatzen duenari. Hala ere, nabarmentzekoa da gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe publikoetako (diru publikoarekin finantzatuak) derrigorrezko irakaskuntzen mailetako eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek soilik dutela eskubidea menu arrautz-esne-begetariano bat aukeratzeko, eta eskubide hori ez dela hezkuntza-maila guztietara hedatzen (haur-hezkuntzako lehen zikloa, batxilergoa, lanbide-heziketa, unibertsitate-prestakuntza …), ezta itunpeko ikastetxeetako ikasleetara ere (horiek ere diru publikoarekin finantzatuta), ezta ikastetxe pribatuetako ikasleei ere, ikasleen zati handi bat eskubide horretatik kanpo utziz. Eta menu arrautz-esne-begetarianoa bere garaian menuen eskaintzan sartzea erabaki aitzindaria eta egokia izan bazen ere, zoritxarrez, ikasle beganoen beharrak ere EZ ditu betetzen.

Menu %100 begetala ez izateak ikasle beganoak baztertzen ditu beren premietara eta sinesmenetara egokitutako menu-aukera bakarrera iristeko eskubidea, bai eta ikasle begetariano zorrotzak edo begetalianoak, edo arrazoi desberdinengatik hala nahi duen beste edozein pertsona izateko eskubidea ere, eta ikaslegoaren zati bat eskubiderik gabe eta behar duten elikadura-aukeratik kanpo uzten du.

Gaur egun, agerikoa da haur eta gazteen sektore batek eta haien familiek zailtasunak dituztela menu beganoaren aukera eskaintzen duen ikastetxe bat aurkitzeko, edo menu hori duen ikastetxe batean hezkuntza publikoa eskuratzeko, eta, bereziki, lan- edo familia-arrazoiengatik eskola-jantokian bazkaltzea beste erremediorik ez dutenak.

Kasu batzuetan, ikastetxeko langileek edo sukaldeko taldeak ikasleari alternatiba osatuago bat eskaintzen laguntzen du. Baina errealitatea da eskolako jantokia erabiltzea beste erremediorik ez duten haur beganoek, arroza, pasta, patatak eta noizbehinkako barazkiren bat besterik ez dute jaten.

 Ikasle begano batek menu %100 begetal bat (bere uste moral eta etikoei behar bezalako elikadura bakarra) eskuratu ahal izatea, behar bezala elikatzea edo gosea pasatzea, ezin da langileen edo ikastetxearen borondate onaren araberakoa izan, baizik eta Hezkuntza Sailak edo administrazio eskudunak haurren eskubidea aitortu eta ezarri behar du, eta horixe eskatzen dute familia eta ikasle beganoek bide desberdinen bitartez: ikastetxeetan bertan, epaitegietan, elkarteak sortzen edo sinadurak biltzen.

Pertsona horietako asko FEUMVEn elkartu dira, ikastetxeetan menu beganoa aukera bat eskatzen duten familien elkartean. Baina haiek ZURE LAGUNTZA ETA BABESA BEHAR DUTE hezkuntza-komunitatearen eta Administrazioaren aurrean beren jarduerak eta aldarrikapenak gauzatzeko.

Seme-alabak izan ala ez, ikaslea izan ala ez, beganoa izan ala ez, zure aletxoa eman dezakezu. Lagundu! Ekin! Ez zaitez pasibo mantendu.

 Nola lagundu dezakezu? Hona hemen ideia batzuk:

– Sinatu Change-ren eskaera hemen: https://www.change.org/p/men%C3%BA-vegetariano-y-vegano-en-todos-los-comedores-escolares-de-espa%C3%B1a

– Bisitatu euren webgunea eta informa zaitez: www.feumve.com

– Egin zaitez FEUMVEren laguntzaile. Jarri harremanetan haiekin eta galdetu zer egin dezakezun.

Kontaktoa: https://feumve.wordpress.com/contacto/

Email: feumve@gmail.com

– Begira hemen eman ditzakezun lehen urratsak: http://feumve.wordpress.com/primeros-pasos

– Sare sozialetan argitaratzen dituzten argitalpenak zabaldu, hornitu, informatu eta abar:

Twitter: https://twitter.com/feumve

Instagram: https://www.instagram.com/feumve/

Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCu5Xf4AjpXtWf7aM3_QhDQg

Facebook: https://www.facebook.com/FEUMVE/

FB taldea:  https://www.facebook.com/groups/2083062838668993/

Web:  www.feumve.com

– Jarri harremanetan FEUMVErekin sinadurak biltzeko

– Beste ekintza edo jarduera batzuk proposatu.

– Ekonomikoki, Teaming bidez, abokatuen gastuei, administrazio-gastuei eta beharrezkoak diren beste gastu batzuei aurre egiteko: http://www.teaming.net/feumve

Ez-giza animaliengatik, haur beganoengatik, ikasle begano gazteengatik, etikagatik, justiziagatik, egokitzat jotzen dituzun beste arrazoi batzuengatik,… ONGI ETORRIA IZANGO DA ZURE LAGUNTZA!!

feumve