[Español ]
Animalien esplotaziorik gabeko ikastetxeak
Ez dago inolako zalantzarik, familiaz, gizarteaz, e.a-z gain, pertsonen prestakuntza eta hezkuntza sostengatzen duen beste zutabe garrantzitsuenetako bat ikastetxeak direla. Beraz, gainerako animaliengan errespetua eta enpatia izango duen gizarte batean aurrera egitea eskolan ere hasi eta eratu egiten da.
Ikasgeletan beste gizakienganako eta ez gizakienganako diren indarkeriazko jokabideen prebentzioan lan egitea ezinbestekoa da mundu bidezkoago eta berdintasunezkoago bat lortu ahal izateko. Zoritxarrez, gainerako animaliekiko errespetu eta enpatia balioak irakasteko lan hori, askotan, irakaslegoaren zati batek baino ez du egiten ikasgeletan, sentsibilizatuena, eta borondatez egiten dena, indarkeriarik gabeko eta gainerako ez-giza animaliekin bakean eta harmonian bizi den gizarte baterantz aldaketa sustatzen ahalegintzen dena.
Dekalogo hau zerrenda txiki bat da, eta horretan oinarritu daiteke ikastetxeetako ez giza animalien esplotazioa desagerraraztea lortzeko edo saiatzeko.
Ikastetxeetan ez giza animalien esplotazioa saihesteko dekalogoa.
KONTUAN HARTZEKOAK | AUKERAK |
1.- Saihestu rol espezistak eta antropozentrikoak sustatzen dituzten diskurtsoak, materialak, edukiak eta abar, baita ez-giza animalien kosifikazioa iraunarazten duten ideiak ere. Zentroko langileek, kanpoko profesionalek edo enpresek animaliak esplotatzea dakarten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko hitzaldiak ikasgelan edota bisitak egitea bereziki saihestea. | Balioetan eta enpatian oinarritutako hezkuntza sustatzea, ez-giza animalia guztiekiko errespetuan, esplotatuak ez izateko eskubidean, bizitzeko eskubidean eta askatasunean bizitzeko eskubidean ere eraginez. Ez-giza animaliekiko errespetuzko bizi-ohiturak eta kontsumoak sustatzea. Irakasleak eta gurasoak proiektuan inplikatzea. |
2.- Sahiestu eskola jantokietan animaliak edo animalia-jatorriko deribatuak eskeintzea edo zerbitzatzea, ezta eskola-orduko hamarretakoetan edo askarietan ere. | Menu begetalaren aukera (%100 begetala edo beganoa) sustatzea eta ezartzea jantokietan. Elikadura-ohitura osasungarriak eta animalia-jatorriko osagairik gabeak sustatzea. Landare-elikaduran espezialista den nutrizionistari aholkularitza eskatzea. |
3.- Animaliekin ez esperimentatzea (disekzioa, txitak inkubatzea, probak, etab.) | Bat bera ere ez. Animaliekin ez da esperimentatu behar, eta are gutxiago ikastetxeetan. |
4.- Jardueretan (margotzea, bildumatzea, kirol-materialak, etab.) ez erabiltzea animaliak (ezta animalia-jatorriko materialak ere) ezta janzkeretan ere (uniformeak, oinetakoak, mozorroak, etab.) | Maketak egin eta erabili, eredu artifizialak. Animalia-jatorriko materialak ez diren beste material batzuk erabiltzea. |
5.- Gatibu dauden animaliak (hamsterrak, txoriak, dortokak, arrainak, etab.) eta hildako animaliak (disekatuak, erakustokiak, etab.) ez izatea, nahiz eta helburu didaktikoekin izan. | Ikus-entzunezko baliabideak, maketak eta abar erabiltzea. |
6.- Jarduerak, txangoak eta abar ez egitea animaliak harrapatzen, hiltzen, erabiltzen edo gatibu dauden lekuetara (zooak, akuarioak, zirkuak, dendak, borroka-lekuak, hipodromoak, abeltegiak, etab.) | Naturara egitea txangoak, aske dauden animaliak ikustea, argazki-erakusketak, argazki-gimkanak, etab. Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea. Erreskate-zentroetara, babes-zentroetara edo santutegietara joateko txangoak. |
7.- Jaialdietan, urtebetetzeetan eta abarretan, eskolan: ez erabili animaliarik edo horien deribaturik dekorazioan, jardueretan, lunch-etan, etab. | Dekorazioan animalia-jatorrikoen ordezko beste material batzuk erabiltzea. Jatorri begetaleko janaria eskaintzea. Animaliak erabiltzea edo beste animalia batzuei eragozpenak/kalteak eragitea ez dakarten ikuskizunak, jolasak eta jarduerak egitea. Ikasleen artean sustatzea animaliarik eta animalia-jatorriko materialekin egindako objekturik ez oparitzea, ezta rol espezistak (animalien baserriak, animalien zirkuak, etab.), rol bortitzak (ehiza, safariak, armak, gerra-jostailuak,…) betikotzen dituzten oparirik ez egitea ere. |
8.- Animaliak hiltzen edo gaiztotzen dituzten aisialdiko eta denbora libreko jarduerak (tauromakia, ehiza eta arrantza, animalien arteko probak eta erronkak, lasterketak, etab.) ez antolatzea eta horietan ez parte hartzea. | Posible da animaliek parte hartzen ez duten jarduera pilla batean parte hartzea eta antolatzea. Bereziki, animaliekiko enpatia eta errespetua sustatzen duten jardueretan parte hartzea. |
9.- Maskotismoa ez sustatzea. | Maskotak edukiz gero, ardura, atxikimendua, askatasuna eta animalien eskubideak lantzea. Animalia guztiei buruz hitz egitea, ez txakur eta katuei buruz bakarrik. Zauritutako animalien erreskatea sustatzea, sendatzeko, zaintzeko eta, ondoren, askatzeko. |
10.- Ez da beharrezkoa animalien aurkako tratu txarren irudiak erakustea, baizik eta beste animaliekin dugun harremanak emozio edo sentimendu positiboak transmititzen dituzten egoera positiboak: ontasuna, maitasuna, askatasuna, etab. (Ikasleen adinaren arabera) | Irakurketa, eskolaz kanpokoak eta abar sustatzea, joera espezistarik eta antropozentrikorik gabe. Material didaktiko, irakurketa-liburu, kontsulta-liburu, ipuin, bideo eta abarrekin liburutegi egokia izatea. |
Ikasgelan lantzeko baliabide didaktikoen adibidea, HEMEN.
Go vegan!
No se han encontrado comentarios