[Español ]

SARRERA

Beganismoa ez-giza animalien esplotazioaren (erabilera, gehiegizko erabilera, heriotza, etab.) aurkako jarrera hartze morala eta etikoa da. Ez da ez dieta bat ez moda bat. Puntu asko bere gain hartzen dituen printzipio etikoa eta bizitzekoa da, eta puntu horien artean elikadura funtsezko zutabe bat da, baina ez bakarra.

Azken urte hauetan zehar, pertsona beganoen kopurua era garrantzitsuan areagotzen joan da, bizitza familiarra eta soziala, beste balio batzuen artean, gainerako animaliei errespetuan oinarrituta eramanez, hau da, animali-jatorriko materialez ez dira janzten, ez doaz animaliak parte hartzen duten ikuskizunetara, etab., etab., eta noski, jada esan bezala, ez animaliez ez beren eratorriez elikatuz.

Ondorioz, elikadura %100 begetalaren eskaeren gehikuntza nabaritzen da, eta gertaera hau aukera elikagarri %100 begetalak eskaintzen duten taberna eta jatetxeen gehikuntzan sozialki islatzen da, baita ere beganoentzat egokiak diren aukerak eskaintzen dituzten zerbitzuen (ostatua bezala) eta denden gehikuntzan.

Baina beganoentzat egokiak diren aukeren eskaera gehikuntza honek badirudi ostalaritzako sektore zabal bati mugituta edo desinformatuta harrapatu diola, beraz ondoren AHOLKU batzuk eskeintzen dira, erraz jarraitzekoak, ostalaritzako bere bi sektoreko (ostatu eta elikadura) pertsonalari zuzenduta, eta hainbeste etekin ekarriko dietenak bai ostalaritzako establezimenduei (talde honen pertsonak edota honetako elikadura edo kontsumoko motan interesatutako pertsonak erakarri heinean), bai bezeria beganoari (etxetik kanpo bere eguneko bizitza errazteko, ostalaritzan aukera gehiago aurkituko dute eta).

Begano baten lehen aukera establezimendu espezializatu batera joatea izan arren (ostatua edo jatetxe begano batera), errealitatea da oraindik mota honetako establezimendu gutxi daudela eta normalean herrigune handietan kontzentratuta daudela, beraz askotan beganoentzat egokiak diren aukerak ez-espezializatutako beste establezimendu batzuetan eskatzen dira. Aholku hauek, bezeria beganoari aukerak eskaini nahi duten ez-espezializatutako establezimendu horietara zuzenduta doaz.

 

OSTATUA: Hoteletarako, pentsioetarako, ostatuetarako, etab.-etarako aholkuak

Jada esan denez, begano batek ez du animali esplotazioa daraman produktorik edo zerbitzurik kontsumitzen, beraz, besteak beste, nekez ostatu hartuko du animaliak esplotatzen duen establezimendu batean (animaliekin baserrietako nekazal-ostatuak, animaliak ikuskizunetan esplotatzen duten konplexu turistikoetako ostatuak, etab.).

Hau esanda, ondoren oinarrizko aholku batzuk adierazten dira:

  • Ohe-jantziak konposizio begetalekoak izatea (kotoi, liho, etab.), eta ez animali-deribatuekin (larru, artile, zeta, etab.) eginda.
  • Animalia-lumazko edredoirik edo burkorik EZ erabiltzea. Ordezko naturalekin (begetalak: kotoia, etab.) edo artifizialekin betetakoak erabiltzea.
  • Kortesia arropa (mantalak, zapatilak…), eskuoihalak, eta beste zuntz batzuk, animali-deribatuekin eginda EZ izatea.
  • Elikadura-oparitxo/opariak (bonboiak, etab.) edo hozkailuaren, minibarra, etab.-eko edukiak, eta baita janariak (gosari, bazkari, afari, etab.), beganoentat egokiak izatea.
  • Animali-jatorri materialekin apainduta EZ egotea (larrua, boliko piezak, disekatutako animaliak, artile-alfonbrak, etab.).
  • Xaboiak, kosmetika eta bainugela-produktuak: animali-jatorri «osagairik» gabe eta animaliengan testa egin gabekoak izatea.
  • Kandela apaingarriak erabiltzen badira, argizari (edo olio) begetalezkoak izan daitezela (soja argizaria, ekilore olioa, etab.).
  • Animali-esplotazioa daramaten jarduerak (adibidez, zooetara bisitak, animaliak duten zirkuetara edo animaliak erabiltzen diren espektakuluetara sarrerak, paseoak animalien gainean, etab.) ez bultzatzea ez bezeria beganoari eskaintzea.

 

SUKALDARITZA: Jatetxe, taberna, etab-etarako aholkuak.

Beganoak ez dira beganoak elikadura %100 begetala eramaten dutelako. Ez da dieten kontua. Ez giza animaliekiko errespetu, askatasun eskubide, bizitza eskubide,  enpatia, balio, e.a.-ei buruzko kontua da. Ez da ingurugiro edo giza osasunari buruzko kontua ere, nahiz eta alde hauetan eta beste batzuetan zeharkako efektu positiboak izan.

Jarrera hartze moral/etiko horren irudikapen praktikoa, besteak beste, animaliarik zein haiengandik eratorritakorik ez jatea da, beraz, begano batek ez du jango animalia batengandik datorren ezer.

Beganoak ugaritzeaz gain, egiaztatuta dago azken urteotan hazi egin dela beste arrazoi batzuk direla-eta (osasuna, ingurumena, eta abar), elikadura %100 begetala eskatzen duten pertsonen kopurua. Beraz, garrantzitsua da eskaera horri erantzuteko prest egotea. Prestakuntza hori, zalantzarik gabe, pertsona beganoentzako arreta barne hartzen duen lanbide-heziketa on batetik etorriko da.

Jarraian, prestakuntza-nozio labur baina ezinbestekoak bezero beganoei segurtasunez erantzuteko.

 

Lehenengo: Formazioa

Argazkian klikatu Beganismoari buruzko liburuen eta pelikulen zerrenda adibide bat ikusteko.

Langileria trebatzea eta informatzea ezinbestekoa da. Alergiei buruz [+], erabiltzen diren osagaiei buruz, etab-ei buruz ez bakarrik sukaldeko pertsonala jakin behar du. Funtsezkoa da ere barran, mahaietan, etab. arduratzen den pertsonala ondo informatuta eta trebatuta egotea alergenoei buruz[+]; pertsona beganoak, begetarianoak, zeliakoak, etab. jan dezakeenari buruz; baita ere saltzen dituen produktuei eta bere osagaiei buruz (pintxoak, plater, ogitarteko, etab., etab.).

Orientazio txar bat ez bakarrik bezeroak galtzea eragin dezake, baizik eta kasu batzuetan pertsonen osasuna arriskuan jar dezake. Pertsonalak zer den eta zerk eramaten duen saltzen edo zerbitzatzen ari dena ez jakitea ez da onargarria. Gainera, saltzen diren elikagaien osagai guztiak (pintxoak barne) identifikatuta egon behar dira, gero. legez, dauzkaten alergenoak erakutsi ahal izateko (idatziz ondo ikusteko moduan, zein ahoz bezeroak eska dezakeen idatzitako dokumentuan oinarrituta, edo era elketronikoan. «Reglamento europeo 1169/2011» eta «Real Decreto 126/2015»).

Komenigarria izango litzateke establezimenduko arduradunak elikadura begetaleko sektorearen gaineko berritasunetan eguneratuta egotea. Gai honi buruzko ezaguerak falta badira, beharbada kontratatzen duen pertsonak, halik eta era onenen bezeriaz arduratzeko, gai honetan eratuagoa egon beharko zuen. Eguneratutako, zintzo eta esperientziadun hornitzaileekin lan egiteak ere laguntzen du, sektore begetaleko produktu berrien buruzko informazioa emateko, kontsumo-joerak, etab. Baita ere, bezeria beganoarekin elkar eragitea.

Ildo horretan, Alma Animal Fundazioak eta Virginia García (Creativegan.net) sukaldariak HORECArako (Hotelak, Jatetxeak eta Kateringak) lehen Gida Beganoa (pdf) argitaratu dute berriki. Doakoa da eta online kontsultatu edo deskargatu daiteke, baina formatu fisikoan ere eska daiteke, lokalean erabiltzeko (Hemen).

 

Bereiztu BEGANOA / BEGETARIANOA,  eta beste antzeko terminoak

Dagoen nahasketa dela eta, hasteko garrantzitsua da sektorean lan egiten duten langileek bereizten jakitea zer kontsumitzen duen pertsona begano batek eta pertsona begetariano batek:

BEGANOEK  EZ dute jaten animalia batengandik datorren ezer, hots, EZ dute jaten animaliarik (haragi, arrain, oilasko, itsaski, etab.) EZ haiengandik eratorritako produkturik (dela bizirik dagoen animaliaren jatorria: arrautza, esnekiak, eztia; dela hildako animaliarena: gelatina, odola, koipea, etab.). Gainera EZ DUTE kontsumitzen animaliengandik datorren, animalien esplotazioa daramaten, edo animaliak parte hartu duten beste produktu edo zerbitzurik (animali-jatorriko larrua, animali osagai daramaten edo haiegan testatutako kosmetika, etab.).
BEGETARIANOEK  EZ dute jaten animaliak (haragi, arrain, oilasko, itsaski, etab.) EZ hildako animalien deribaturik (gelatina, odola, koipea, etab.), baina BAI onartzen dituzte bizirik dauden animaliengandik eratorritako produktuak (arrautza, esneki, ezti, etab.). Hau azalpen orokor eta labur bat da, Begetarianismoaren barruan dieta desberdinak ñabardura desberdinekin daude eta. Komenigarria izango litzateke dieta begetarianoko tipoak bereizten jakitea (dokumentu honen amaieran, bakartutako hiztegian laburpen txikia dago) baina hau zaila izango balitz, garrantzitsua da gogoratzea dieta begetariano guztiek dutela izendatzaile komun giza animaliak dietatik kanpo uzten dituztela.

Kontzeptu horiek ere argi edukitzea, antzekoak izan arren ez baitira gauza bera. Apur bat sakonduko dugu horietan guztietan:

(1) BEGANOA
Beganismoa ez-giza animalien esplotazioaren aurkako printzipio etikoa da. Begano terminoa substantibo edo adjektibo gisa erabil daiteke.
Substantibo gisa, gizakiei aplikatzen zaie eta esan nahi du, gizakiak ez diren animalien esplotazioaren aurka dagoen gizakia dela, eta bere ekintzetan bizitzaren alderdi guztietan printzipio etiko horrekin bat datorrela.
Adjektibo gisa, produktu eta zerbitzuekin erabiltzen da, eta «animalia-esplotaziorik gabeko produktu edo zerbitzua» esan nahi du, hau da, ez du animalia-jatorriko elementurik barne hartzen, ETA GAINERA, EZ da animaliarik erabili/esplotatu, ezta animalia-deribaturik ere, lortzeko, egiteko, etab. Adibide honek bi adiera ditu: «begano bat (substantiboa) zapatadendan sartu da eta oinetako beganoak erosi ditu (adjektiboa)». Ez da elikadurarekin soilik lotutako terminoa, bizitzaren alderdi guztiekin baizik: elikadura, janzkera, kosmetika, aisialdia, etab. Ostalaritzarekin lotutako adibidea: hanburgesa beganoak animalien esplotaziorik gabeko hanburgesa esan nahi du, hau da, osagai guztiak beganoak dira, eta, beraz, ez du animalia-jatorriko osagairik, eta, gainera, ez da animaliarik erabili, ez deribaturik, osagai horiek lortzeko edo egiteko.

(2) BEGETALIANOA efo BEGETALISTA
Elikadurarekin lotutako terminoa da, eta «animalia jatorriko produkturik gabeko elikadura daraman ez-begano gizakia» esan nahi du. Animalia-produkturik gabeko kontsumoarekiko interesa elikadurara mugatzen da, ez ordea bizitzako beste esparru batzuetara: janzkera, aisia, etab., eta ez du kontuan hartzen kontsumo horren edo produktu horien atzean animalia-esplotaziorik dagoen ala ez. Osasunarekiko, ingurumenarekiko edo animalien esplotazioarekin zerikusirik ez duten beste arrazoi batzuekiko kezka batetik dator interesa. (Begetaliano eta Begetalista hitzak sinonimoak dira. Begetalianoa pertsonei (substantiboa) eta produktu/zerbitzuei (adjektiboa) aplikatzen zaie, eta Begetalista pertsonei soilik). Begetalianoa, produktu eta zerbitzuei aplikatzen zaienean, %100 begetala esan nahi du (dieta begetalianoa=dieta %100 begetala)

(3) «PLANT ONLY» edo BAKARRIK BEGETALA (%100 BEGETALA)
Elikadurarekin lotutako terminoa. Begetaliano edo begetalistaren baliokidea da, baina produktu eta zerbitzuei aplikatzen zaie. Produktu eta zerbitzu horiek guztiak animalia-jatorrikoak dira, baina ez da kontuan hartzen horien atzean animalia-esplotazioa dagoen ala ez. Mota honetako elikadurak, %100 begetalak, ez du esan nahi jarraitzen duen pertsona beganoa denik, begetalianoa edo begetalista baizik, azken pertsona horrek animalia-produktuak erabil baititzake bere bizitzako beste esparru batzuetan.

(4) BEGETARIANOA
Elikadurarekin lotu ohi den terminoa. Animalirik gabe elikatzen den gizakia, baina animalia bizidunen deribatuak (esnea, arrautzak, erle-produktuak…) hartzen dituena, neurri handiagoan edo txikiagoan. Produktu eta zerbitzuekin ere erabil daiteke, animalia bizien deribatuak sartzen direnean (artilea,…).

(5) VEGGIE
Elikadurarekin lotutako terminoa. BEGETARIANOren baliokidea den anglizismoa (ez da BEGANOren baliokidea). Adibidez: hanburgesa veggie hitzak hanburgesa begetarianoa esan nahi du (ez beganoa). Zerbait beganoa edo %100 begetala dela adierazi nahi bada, EZ erabili Veggie terminoa (oso moloia dela ematen badu ere)

(6) FLEXITARIANOA edo FLEXIBEGETARIANOA
Elikadurarekin lotutako terminoa. Landareetan oinarritutako elikadura malgua (Plant based) daraman gizakia, batez ere begetalianoa (elikadura begetalianoa edo begetarianoa, adibidez), eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, animalia bizidunen deribatuak (esnea, arrautzak, erlezaintzako produktuak) (elikadura begetarianoa, adibidez) eta, noizean behin, hildako animaliak (haragia, arrainak, hegaztiak…) (elikadura orojalea, adibidez) barne hartzen dituena. Azken batean, pertsona flexitariarnoa pertsona orojalea da, landare-janariaren zaletasunarekin.

(7) «PLANT BASED» edo LANDAREETAN OINARRITUA
Elikadurarekin lotutako terminoa. Flexitariano-ren baliokidea da, baina produktu eta zerbitzuei aplikatzen zaie. Produktu eta zerbitzu horiek, funtsean, landare-jatorrikoak dira, eta animalia bizidunen deribatuak eta/edo animalia hilak edo horien eratorriak neurri txikiagoan sar daitezke (edo ez). «Oinarrian» dagoen zerbaitek ez du nahitaez esklusibotasuna esan nahi, ez du %100ean esan nahi. Ingelesez, plant-based dietak esan nahi du bere oinarria, portzentaje nagusia, landare-jatorriko elikagaiak direla, hau da, nagusiki landare-dieta bat da, animalia-jatorriko elikagaien proportzio txiki bat izan dezakeena edo ez. Gainera, %100eko dieta begetala izan arren, ez du esan nahi dieta jarraitzen duen pertsona beganoa denik, azken horrek animalia-produktuak erabil baititzake bere bizitzako beste esparru batzuetan.

PRAKTIKAN. LABURPENA.

Produktu bat:

(1) BEGANOA
Ez du animalia-jatorriko osagairik, produkturik edo elementurik eduki behar, eta, gainera, animalia-jatorrikoak ez diren osagai horiek lortu eta/edo produzitu behar izan dira animalien esplotaziorik gabe, hau da, animalia-erabilerarik edo -laguntzarik gabe, osagai horiek lortzeko edo ekoizteko prozesuaren ezein unetan.

(2) BEGETALIANOA
Ez du animalia-jatorriko osagai, produktu edo elementurik eduki behar.

(3) «PLANT ONLY» o “BAKARRIK BEGETALA” (%100 BEGETALA)
Ez du animalia-jatorriko osagai, produktu edo elementurik eduki behar.

(4) BEGETARIANOA
Animalia bizien deribatuak izan ditzake (arrautzak, esnekiak, erlezaintzako produktuak…)

(5) VEGGIE
Animalia bizien deribatuak izan ditzake (arrautzak, esnekiak, erlezaintzako produktuak…) (Begetarianoa)

(6) FLEXITARIANOA
Animalia bizien deribatuak izan ditzake (arrautzak, esnekiak, erle-produktuak) (begetarianoa) eta/edo animalia hilak edo horietatik eratorritakoak (orojalea)

(7) «PLANT BASED» edo LANDAREETAN OINARRITUA
Animalia bizidunen deribatuak (arrautzak, esnekiak, erle-produktuak,…) (barazkijaleak) eta/edo animalia hilak edo horien eratorriak (orojalea) eduki ditzake, kantitate txikian.

Kontzeptu hauek ere kontsultatu:

«Elikadura/dieta beganoa»
«Elikadura/dieta begetala»
«Landaretan oinarritutako elikadura/dieta»
Ez nahasi ere «Plant-based diet» (landareetan oinarritutako dieta) «Plant-only diet«arekin (dieta begetala edo %100 begetala).
Kontzeptu gehiago HEMEN

 

Animalia-esnea, esne begetala eta esne beganoa bereiztea

Animali esnea:
Bularreko jariaketa likidoa, zurixka, emeak animalia ugaztunetatik jariatzen dituena kumeak elikatzeko. Ugaztunek (gizakiek barne) haurdun daudenean eta/edo seme-alabak izan dituztenean bakarrik sortzen dute esnea. Amaren esne hori bereziki zuzenduta eta egokituta dago, sortzen duen animaliaren ondorengoak elikatzeko.

Esne begetala:
Zenbait begetaletatik (zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak edo haziak) lortutako elikagai likido zurixka, hainbat prozeduraren bidez, osagai erantsiekin edo gabe (benetako begetala bada, batek ere ez luke animalia-jatorrikoa izan behar), giza kontsumorako, eta antzeko itxura eta antzeko erabileretarako (ez nutrizio-aldetik) animalia-esnea (gosariak, irabiatuak, gozogintza, etab.) ordeztu ahal izateko. Esne begetalaren oinarria ura da eta ekoizten den elikagai begetalarekin (soja, oloa, arroza, almendra, etab.). Markaren arabera, formulazio desberdinak daude gehitzen diren beste osagai batzuen arabera (azukrea, mineralak, bitaminak, etab.)

Esne beganoa:
Animalien esplotaziorik gabeko esne begetala, beganoentzat egokia, hau da, ez du animalia-jatorriko osagairik, eta, gainera, osagai horiek ez dira animalien esplotaziorik bidez lortu.

Esne begetalaren eta esne beganoaren arteko EZBERDINTASUNA, batez ere, oinarrizko esne begetalari gehitutako edo betegarritutako osagaietan dago (ura+elikagai begetala); izan ere, batzuk animalia-jatorrikoak dira (kaltzio mota batzuk, D bitamina mota batzuk, etab.), eta/edo begetalak izan arren, animaliak esplotatu dira horiek lortzeko (tximinoek bildutako kokoa, etab.). Esne begano guztiak esne begetalak dira, baina esne begetala guztiak ez dira esne beganoak.

Horregatik (eta zaila denez esne begetala eta esne beganoa bereiztea erantsitako osagaien jatorria zein den ez dakigunean), hasteko, garrantzitsua da esne horiek ziurtagiri beganoa daramaten aztertzea. Eta ez badaramate, egiaztatu osagaiak, eta ez erosi beganoentzat egokiak ez diren osagai susmagarriak daramatzatenak.

Ziurtagiri beganoak

Beganoentzat egokiak diren produktuak erosterakoan, batzuetan zailtasunak izaten dira osagairen baten edo batzuen jatorria ezagutzen ez badugu.

Prozesatu gabeko produktuetan (frutak, barazkiak, lekaleak, etab.) ez dago zailtasun berezirik. Arazoa sortzen da produktu prozesatuak, ontziratuak eta/edo ezagutzen ez ditugun osagaiak dituztenak erosi nahi ditugunean, edo zenbakiekin etiketatuta datozenak, etab.

Lana errazteko eta zalantzak argitzeko, gero eta ekoizle gehiagok etiketan edo enbalajean zigilu bat ipintzen dute, produktua beganoentzat egokia dela ziurtatzen duena.

Espainian landutako produktuei dagokienez, V-Label ziurtatzailearenak dira zigilurik hedatuenak, “VEGAN” hitzarekin.

Garrantzitsua da zigiluak «VEGAN» edo «VEGANO» hitza izatea.

EZ NAHASTU ZIURTAGIRI BEGETARIANOA-REKIN
Produktu bat BEGETARIANOA ziurtagiriarekin EZ da produktu beganoa, EZ da beganoentzat egokia.

NAZIOARTEKO BESTE ZIURTAGIRI BEGANO BATZUK
Beste herrialde batzuetan egindako baina Espainian ere saltzen diren produktuetarako, honako hauek dira zigilu ohikoenetako batzuk:

UK USA UK Hego-Amerika
Italia USA-Espainia USA Frantzia

 

Aholku orokorrak

«BEGETALA» ETIKETA
“Begetala” hitza erabiltzen bada, zuzenki erabiltzea. Osagai ez-begetalak eramaten baditu termino “begetala” ez erabili (adibidez: hegalaburra eramaten duen sandwich «begetala», etab.).

    • Zerbait «begetala» DA bere osagai GUZTIAK jatorri begetala dutenean.
    • Zerbait «begetala» DA %100 begetala DENEAN.
    • Zerbait «begetalak» EZ DU ERAMATEN hegalaburrik, arrautzarik, gaztarik, urdaiazpikorik, maionesarik, txitarik, chatka-rik… (ez dira begetalak)
    • Zerbait «begetala» EZ da animali-jatorrizko zeozer urazaz, tomateaz edo beste barazki bateaz zerbitzatuta.

 

“Animalien esplotaziorik gabeko menua dago.”

«BEGANOA» ETIKETA
Pertsonak aipatzeko, «begano» terminoa erabiltzea, substantibo gisa.
Produktuei eta zerbitzuei, eta janariari, buruz hitz egiteko, «begano» terminoa erabil daiteke, (adjektibo gisa, “animalia esplotaziorik gabeko” sentzuz), edo «beganoentzat egokia» erabil daiteke (arrazoi ulertezinen batengatik, badirudi beganoa ez den bezeriak nolabaiteko joera duela plater, pintxo eta abar horiek, «begano» etiketarekin, baganoentzat soilik direla pentsatzeko, eta ez dituzte eskatzen, guztiontzat direla ohartu gabe, eta ez beganoentzat bakarrik).

 

Menua/karta/aukerak

  • Karta/menuan %100 begetalak edo beganoentzat egokiak diren aukerak argi eta garbi markatzea garrantzitsua da (horrela eskaintza gastronomiko mota honetan interesatuta dagoen pertsonak karta guztiaren artean aukeratzeko orduan askoz errazagoa izango du, eta gainera gaizki ulertze posibleak saihesten dira); edo aparteko karta/menu beganoa izatea.
  • Beganoentzat aparteko karta edo menua izatekotan, hura hasieratik aipatzea establezimenduko kartaz edo menuaz galdetzen duen edozeini (beganoa izan edo ez), eta eskain ezazu beste karta edo menu arruntarekin batera, karta horren aukerak bezeria ez-beganoak eskatu ahal izateko ere, eta honela eskeintzen dena  bezero beganoei soilik mugatu gabe.
  • Hainbat aukera hautatzeko dauden menu batean, eskaintzen den menuko atal bakoitzean (aperitiboa, hasierakoak, lehenengo platera, bigarren edo plater nagusia, postrea, edaria, etab.) plater-aukera %100 begetal gutxienez bat izatea beti.
  • Menu bateko bigarren platerra edo plater nagusia batez ere proteinaduna izan dadila: egoskariak, kinoa, etab., eta/edo bere deribatuak (tofu, tempeh, etab.)
  • Postrea fruta soilik baino zeozer gehiago izatea, bereziki gainerako mahaikideentzat aukera askoz gehiago badaude. Eskertzekoa izango litzateke oso, postrea aukeratzeko eskeintza zabala dagoenean, beganoentzat egokiak diren gutxieneez postre bat edo bi izatea, frutaz gain. Ez bada nahi edo ezin bada establezimendu berean egin, gaur egun merkatuan beganoentzat egokia den gozogintza eta izozki eskeintza zabala dago.
  • Beganoek gosaltzen dute, bazkaltzen dute eta afaltzen dute, eta horrela egun guztietan, pertsona gehienek bezala, beraz establezimendu batek gosariak, bazkariak eta afariak eskaintzen baditu egunero eta guztientzat, ulerezina da aipaturiko establezimenduak  beganoentzat egokiak diren menuak edo aukerak soilik asteburuetan, edo astea bitartean soilik, edo bazkaltzeko soilik, edo soilik afaltzeko, etab., eskaintzea.
  • Ez du zentzurik menu osatugabea eskaintzea, adibidez, eskaintzea lehen eta bigarren bat platerra, eta postre bat edo kafesne begetal bat ez izatea, eta are gutxiago jada menuaren prezioan sartuta daudenean.
  • «Take away» (eramateko janaria) aukera izatea. Honela aukera begetalei ere  irteera handiagoa emango litzaieke.

 

Janaria: osagaiak

Jada esan dugu jaten ez dutenak. Orain, beganoek BAI jaten dutenari buruzko pista batzuk emango ditugu, orokorrean:

  • Frutak: guztiak
  • Barazkiak: guztiak
  • Egoskariak: (proteinen iturri nagusia). Guztiak: txitxirioak, babarrunak, ilarrak, dilistak, azuki-a, mungo-a, etab.
  • Zerealak eta pseudo-zerealak. Guztiak: arrozak, garia, oloa, zekalea, kinoa, gari sarrazenoa, etab.
  • Fruitu lehorrak. Guztiak: intxaurrak, arbendolak, hurrak, anakardoak, etab.
  • Haziak: Guztiak: sesamo-a, lihoa, chia, etab.
  • Algak: nori-a, wekame-a, agar-agarra, etab.
  • Landare-koipeak: kokoko, sesamoko, ekiloreko, ahuakateko, etab.eko oliba-olioa.
  • Esne beganoak eta deribatuak: arrozeko, sojako, oloko, etab., etab.
  • Espezia begetalak: kurkuma, piperbeltza, etab. etab.
  • Gozagarri begetalak: sirope-ak, azukreak, amazake-a, etab. (eztia, ez)

Baita ordezko begetalak (animali-jatorri produktuak ordezkatzeko) eta  aurreko osagaiekin egindako deribatu elikagarri %100 begetalak ere: hanburgesa beganoak, saltxitxa beganoak, yogurt beganoak, tofua, tempeh-a, pasta, txokolatea, etab., etab.

Haragiaren ordezko begetalak eta osagai begetalak, sarritan animali-jatorrikoak baino merkeagoak dira, gehiago diraute eta batzuk izotz daitezke ere.

holavegan.com webguneko ilustrazioa

Kontuan hartu behar da ere:

  • Elikagai begetal guztiak ez dira beganoentzat egokiak (animalien esplotazioa dakarrelako), adibidez, zibeta kafea, polinizatzaileek lortutako polena (gizakiak polena lor dezake ere, nahiz eta lan gogaikarria izan eta bere merkaturatzea oso garestia izan), entrenatutako animaliek bildutako boilurra, trebatutako tximinoak erabiliz bildutako kokoak, landutako barazkiak non lantze prozesuko fase batean edo hainbat fasetan animaliak eribili izan dira (lurraren prestaketan, animali-abonua, etab.), marrazo edo arraia azalarekin birrindutako wasabia, animali jatorrizko substantziekin iragazitako ardoa, animali-produktuekin batera prestatutako elikagai begetalak (hanburgesak eta beste elikagai begetal batzuk animali-hanburgesekin batera xafla berean koipeak eta fluidoak partekatuz, gero erretiratzen diren animali-produktuekin prestatutako egoskariak, etab.), arrain-olioaz edo animali-jatorriko beste olio/koipe bateaz prestatutako elikagai begetalak, animalia-jatorriko osagarriak dituzten landare-esneak, etab. Hitz batez, dieta beganoan sartu ez lituzketen elikagai begetalak, horiek lortzeko ez-giza animaliak esplotatu izan direlako, edo animalia-jatorriko osagaiak gehitu zaizkielako zatiezin eran, kontsumitu aurreko uneren batean.

 

Janari prestaketa

  • Lehenik, funtsezkoa da, beganoentzat egokiak diren errezetetan sartuta egon daitezkeen elikagaiak ez nahastea ez egokiak diren beste errezetetan daudenekin, ez plater berean, ez aurreko prestaketan, ez haiek prestatzeko orduan, ezta ere noski haiek zerbitzatzerakoan. Ez du balio «beno, kentzen da eta listo” delako hori. Jatorri begetaleko elikagaiak animali-jatorrikoetatik bananduta prestatu, sukaldatu  eta zerbitzatu. (Adib.: babarrunak barazkiekin alde batetik eta animali jatorrietako «sakramentuak» beste alde batetik).
  • Jatetxean edo tabernan, ez erabili ontzi, parrila, frijigailu, tresna, etab, berberak animalientzako (edota deribatuak) eta barazkietarako (edota deribatuak).  Haragiekin, arrainekin, esnekiekin, etab.ekin erabil eta gero, haiek ondo garbitu berriro erabili baino lehen, edo, hobeto, beste batzuk bereizita edukitzea.
  • Beganoarentzat egokiak diren aukerak %100 begetalak prestatzea erraza da, negozioaren ohiko funtzionamenduari gorabehera asko ekarri gabe. Hainbat modu daude:

1. Janaria (platerak, pintxoak, burgerrak, pizzak, etab.) hasieratik prestatzea errezeta %100 begetalekin (aukerarik onena. Horrela beganoentzat eta ez-beganoentzat egokia izango da). Beganoentzat egokiak diren errezeta ugari dago (Interneten, liburuetan, ikastaroetan, etab.), oso erraza izanez haiek aurkitzea eta haiek prestatzea (merkeak eta erraz aurkitzeko, erabiltzeko ohiko osagaiekin ere). Animali-aukerak bezero ez-beganoentzat prestatzea nahi bada hura geroago egitea, beste ontzi batean bananduta edo zerbitzatzeko unean. Adibidez, egoskari-aukera %100 begetala izateko alde batetik barazkiekin batera egoskariak prestatu behar da, (aukeran, ordezko begetalak gehituz: txorizo begetala…), eta nahi izanez gero, animali-sakramentuak ez-beganoentzat beste eltze batean prestatzea, egoskarietatik bananduta. Eta horrela egoskariek beganoentzat eta ez-beganoentzat balio dute.

2. Errezeta tradizionalak edo establezimenduko ohiko errezetak moldatzea haiek beganoentzat egokiak izateko (entsaladak %100 begetalak (arrautzarik, maionesarik, hegalaburrik, etab.ik gabe) barazki-aukera zabalarekin. Pasta barazkiekin. Arrozak barazkiekin. etab. etab.). Gakoa ordezkatzea da, kendu ordez. Beti errezetan ordezkatzea; ez jada prestatutako janariko ontzian, ez jada prestatutako edo zerbitzatutako platerean (Gogoratu: animali edo animali-jatorriko deribatu eta osagai begetal ontzi berean prestatuta edo zerbitzatuta izandako janaririk inoiz ez eskaintzea begano bati):

a) Osagai ez-begetalak errezetan bere «ordezko» begetalengatik ordezkatuz (adibidez, animali-lukainka txorizo begetalagatik ordezkatzea, edo animali-gazta gazta begetalagatik, edo animali hanburgesa hanburgesa begetalagatik, etab.)

b) Osagai ez-begetalak errezetan beste barazki batzuengatik ordezkatuz, edo jada eramaten dituztenak gehiago gehitzea (adibidez, pizza bateko animali-osagaiak beste barazki batzuengatik ordezkatzea)

c) Osagai ez-begetalak kenduz (adibidez, aukerarik errazena animali-gazta barazki-pizza batean ez jartzea izango litzateke, baina gutxien baloratutako aukera izango litzateke ere. Eta logikoki osagaiengatik kobratzen bada, edo gehigarria kobratzen bada osagai gehiago gehitzeagatik, edo ordezko begetalengatik, orduan kasu honetan osagai gutxiago eramaterakoan gutxiago kobratu beharko litzateke ere)

  • Ez erabili abere-koipea janaria prestatzeko: Gurinik, arrain olioa, txerriko edo antzeko koipe/gantzik. Olio begetalak erabili beti.
  • Arrautzaz arrautza-irinetan pasatu ordez, tenpura irina urarekin erabili (kontuz tenpurarako prestakin batzuekin, arrautza edo esne hautsak eramaten baitute, eta batzuek gatz kantitate esajeratua ere)
  • Oinarrizko jaki-toki bat izatea oso komenigarria da. Fondo edo barazkietako salda oinarria, animali edo animali-jatorriko deribaturik gabe, egitea. Errez montatzeko entsalada aukerak izatea.
  • Elikagaiak establezimenduan prestatu ordez haiek jada prestatuta erostea erabakitzen bada (adib.: prozesatutako elikagaiak: hanburgesa begetalak, saltxitxa begetalak, ogia, etab.; saltsak: maionesa, ketchupa, etab.), garrantzitsua da beraien osagai guztiak ezagutzea eta egiaztatzea, eta noski animaliak edo animali-jatorriko deribatuak eramaten badituzte haiek bezeria beganoari ez eskaintzea («Begetala» bezala bere honelako produktuak etiketatzen duten enpresak daude baina beganoentzat egokiak ez dira animali-deribatuak eramaten dituztelako. Normalean, beganoentzat egokiak diren honelako produktuek zigilu edo marka egiaztatzailea eramaten dute). Zailtasun berezia du kodeekin erakusten diren gehigarriak identifikatzea, beraz hona hemen beganoentzat egokiak ez diren animali-jatorrizko gehigarrien kodeen zerrenda bat [+].

– Beganoentzat egokiak diren eta ez diren Osagaien eta substantzien zerrenda osoa, hemen.
– Beganoentzat egokiak diren eta ez diren Elikagai gehigarrien zerrenda osoa, hemen.

  • Ahal den neurrian, bere janariaren osagaiak bezeroa berak aukeratzea ideia ona dirudi (buffet entsaladak, aukeratzeko osagaiekin hanburgesa eta pizza, etab.), eta horrela denok pozik. Baita ere, entsaladak norberak apailatzea nahi duen bezala.
  • Populazio orokorrarentzat diren nutrizio-aholkuak, osagai batzuen osasungarri erabilerari buruzkoak, elikadura begetalerako ere badira (gatzaren erabilera, gehitutako azukreak, etab.). Halaber, elikadura-segurtasun arauak eta elikagaien erabilerako, manipulazioko, prestaketako, etab.eko  aholku osasungarriak, elikadura %100 begetalerako ere aplikatzen dira.

 

Janaria: zerbitzatzetzen den unean

  • Aukera beganoak eskaintzen badira, sukaldean prest egon behar dute menuko gainerako aukera ez-beganoekin batera zerbitzatzeko, eta, beraz, zerbitzatu egin behar zaie mahaikide beganoei eta laguntzaileei aldi berean, besteek nola jaten duten begiratzen utzi gabe janaria prestatzen duten bitartean, eta gainerakoek ia amaitu dutenean zerbitzatu gabe.

 

Pintxoak

  • Pintxoak eskaintzen badira, pintxo %100 begetal batzuk beti izatea (gutxienez, bat), eta amaitzen direnean gehiago egitea edo berritzea (ez itxaron, pintxo %100 begetalik ezean, gainerako pintxoak jan dezaten; begano batek ez du jango egokiak ez diren beste pintxorik)
  • Beganoentzat egokia den ogia erabiltzea (ikusi “ogia” atala)
  • Beganoentzat egokiak diren barrako pintxoak markatzea era argian eta errazki identifikagarrian, baina ez aldendu beste pintxoetatik soilik bezeria-mota baterako balira bezala. Ohiko bezeria eta/edo ez-beganoek pintxo haiei etekina atera diezaieke ere eta establezimenduari ere errentagarriago irtengo litzaioke.
  • Pintxoak karteltxo batekin identifikatzea ideia ona da, eta alergenoak, osagaiak, etab. esateaz gain, legenda bat sartzea oso gomendagarria izango litzateke (“%100 begetala”, «beganoa», edo “beganoentzat egokia”) horrela dagokienetan, eta honela bezeriak aukera posibleak bizkor identifikatu ahal ditzala. Horrela saihesten da ere bezeriak pertsonalari pintxo bakoitzaz edo produktu bakoitzaz galdetu behar izatea etengabe, horrek plantillarako denbora eta produktibitate galtzea ekartzen duenarekin.

 

Pizzak, pinzak eta antzekoak

  • Gutxienez pizza %100 begetal  bat aukeran izatea erraza da, gazta arrunta  ordezkatuz beste gazta begetal batekin (orain aukera pila daude merkatuan) barazki multzo baten gainean. Gazta begetalik ez izatekotan, hura ordezkatzea Oliba Olio Birgina Extra batekin edo barazki gehiagoekin.
  • Animali-jatorri «osagairik» eramaten ez duen pizzako masa erabili (ikusi “ogia” atala)

 

Hanburgesategi/hanburgesak

  • Hanburgesak eskeintzen badira, eskura izan begi hanburgesa-medailoiak %100 begetalak (batzuk hozkailuan gordetzen dira eta beste batzuk jada izoztuta saltzen dira, beraz denbora asko eusten dute), beste elikagai eta saltsa %100 begetalekin zerbitzatuta, eta animalia-jatorriko «osagairik» ez daraman ogi batekin (ikus “ogia”). Garrantzitsua da medailoiak animalia-jatorriko beste hanburgesa batzuekin batera ez frijitzea, ezta olio berean ere.
  • Nahiz eta ez den derrigorrezkoa, gehituz gero, saltsa eta gazta beganoak izan behar dira (ez begetarianoak). Gazta tipikoak xerratan egindako gaztak dira, baina aberatsagoak eta osasungarriagoak dira fruitu lehor hartzituenak.
  • Hanburgesen medailoiak etxekoak izan daitezke (establezimendu berean eginak) edo merkatuan jada eginak. Azken kasu horretan, arreta berezia jarri behar da osagaien zerrendarekin; izan ere, marka batzuetako «begetala» gisa etiketatutako hanburgesak ez dira beganoentzat egokiak, barazkijaleentzat baizik (arrautza edo esnekiren bat daramatelako, etab.). Zigilu beganoa daramatela egiaztatu.
  • Errentagarriagoa da beganoentzat egokiak diren hanburgesak edukitzea hanburgesa begetarianoak baino, egokiak baitira bezero beganoentzat zein begetarianoentzat.

 

Ogitartekoak, sandwichak eta antzekoak

  • Edukia: Osagai begetalekin soilik prestatzeko oso errazak.
  • Ogiari buruz, ikusi “ogia” atala
  • Oso kontuan izan ogitartekoa, sandwich-a, pintxoa, etab.-ekoak  “begetala” bezala etiketatzeak, %100 begetal izatea esan nahi duela.

 

Pasta

  • Garrantzitsua da EZ erabiltzea  arrautza, esne-hautsa edo beste animali-jatorri «osagai» batzuekin egindako edo indartutako pastarik (edozein formatoan).

Saltsak

Erabili beti saltsak %100 begetalak (beganoak, ez begetarianoak). Gaur egun, beganoentzat egokiak diren hamaika saltsa begano daude, askotariko zaporeak dituztenak (zalantzarik izanez gero, zigilu beganoa daramatela egiaztatu behar da). Etxekoak ere egin daitezke, animalia-jatorriko osagairik ez sartzeko kontuan edukita.

Esnea

  • Esne beganoak, noski. Esne beganoren bat beti izatea. Merkeenak ez dira onenak beti (ezta garestienak ere). Egun merkatuan esne begano desberdin pila daude, bakoitza bere zapore eta nutrizio-konposizioarekin. Batzuk dastatzea gomendagarria da gero produktu on bat bezeriaren gustura aukeratzeko eta eskaintzeko.
  • Edo askoz hobeto, beste platerekin edo postreekin egiten den bezala, establezimendu berean zuek  egindako etxeko esne beganoa eskain dezakezue, oso erraza da egitea (informazio asko dago Interneten horri buruz) eta askoz merkeagoa, eta etekin handiagoa aterako diozuena (esnea bera prestatzeaz gain, erabilitako mamia beste errezeta batzuk prestatzeko berrerabiltzen da).
  • Ez da behar esne-aukera handia izatea. Bat izatea ondo dago, baina hobeto egongo litzateke aukeratzeko batzuk izatea. Gaur egun esne beganoen eskeintza zabala dago merkatuan, eta antzeko prezioetara animali-jatorrikoekin konparatuz. Aukerak gomendagarrienak ostalaritzarako honako hauek izango lirateke, lehenik glutenik gabeko, sojarik gabeko eta fruitu lehorrik gabeko esneak (Adibidez, arrozeko, kokoko, etab.eko esnea) haiekin bezeria potentzial handiagoari ailegatzen delako (begano, begetariano, zeliako eta intolerante glutenari, laktosari alergikoak edo intoleranteak, fruitu lehorrei edo sojari alergikoak,  etab.); bigarrena, beste esne begetalak (soja, olo, arbendolak, hurrak, etab.) une horretan nahi denaren arabera (elikagarriagoak, zapore desberdinak, alergenoak saihestea, etab.)
  • Laktosarik gabeko esneak (gaingabetutakoak bezala) animali-jatorriko esnea izaten jarraitzen du, eta beraz EZ da beganoentzat egokia.

 

Ogia

  • Ogia, oinarrizko ogia izatea (ogia soilik irina, ura, gatza eta legamia da), edo zerealekin, haziekin, fruitu lehorrekin, edo espezia begetalekin gehitutakoa. Ogi hauek BAI dira beganoentzat egokiak.
  • Modan dauden ogiak arrautza, gurina, esnea, esne-gazura, kaseina, gelatina, erregina-jelea, eztia, edo gehitutako beste animali-jatorrizko «osagai» batzuk eramaten dutenak EZ DIRA BEGANOENTZAT EGOKIAK. [+]. Irizpide hau aplikatzen da ere pizzaren masari, enpanadei, hostoreei, eta osagai horiek edo beste animali-jatorrizko «osagai» batzuk eramaten dituzten antzekoei.
  • Ogiaren osagaiak jakitea beste elikagaien bezain garrantzitsua da.
  • Ogia (jateko, burger baterako, ogitarteko baterako, etab.,erako bada ere) animali-jatorriko gurinarekin, gaztarekin edo maionesarekin EZ igurtzea. Ezta animalia-jatorriko osagairen bat duten saltsekin ere. Xehetasun horrengatik soilik produktu hori jada ez da beganoentzat egokia. Horrela nahi izanez gero badaude gurin/margarinak, gaztak eta maionesa begetalak aukeran merkatuan, guztientzat egokiak.
  • Ez gorritu enpanada, enpanadilla eta antzeko masak, arrautzarekin edo gurinarekin. Horren ordez, oliba-olioa edo beste landare-olio bat erabili. Ez erabili animalia-koiperik masan.

 

Gazta beganoak

Eskaintzen edo erabiltzen den gaztak, jakina, beganoa izan behar du (ez begetarianoa). Gaur egun gazta begano mota eta marka ugari daude. Baina, oro har, bi motatan bana daitezke:

  • Hartzituak eta/edo onduak (fruitu lehorrez eginak), aberatsagoak eta osasungarriagoak, eta dastatze-tauletan aurkezteko aproposak,
  • Hartzitu gabeak (kokoz edo gantz saturatuz eginak). Xerratan, arraspatuetan eta abarretan gehiago erabiltzen dira, beste prestakin batzuen osagai gisa (hanburgesak, pizzak, gratinatuak, eta abar).

 

Edariak

  • Alkoholdunak. KONTUZ! Oraindik ardo, garagardo eta abarren marka asko ez dira beganoentzat egokiak, baina gero eta gehiago egiten dira animalia-deribaturik gabe (klarifikazio prozeduran) eta dagoeneko “beganoentzat egokia” bezala etiketatzen dituzte. Graduazio alkoholiko gehiagoko edariak baita ere («Baileys» antzekoa, etab.). Alkoholdun edari bat beganoentzat egokia den edo ez jakiteko helbide honetan kontsultatu ahal da: Bernivore
  • Alkohol gabekoak. Ura, zukuak, animali-esne gabeko irabiakiak, infusioak, smoothiak, kombutxa, ur-kefirra, etab.

 

Dekorazioa

  • Establezimenduaren xehetasun estetikoak: aurrealdea, erakusleihoa, lokalaren barruko apainketa, altzariak, etb. animali-jatorriko materialik ez dezatela eraman zaintzea. Dena da garrantzitsua!
  • Lokal bat animali hilotzen (paretetan disekatutako animaliak), hilotzetako zatien (urdaiazpikoak esekiz, animaliak barran, argazkiak, etab.) arrandia eginez, haragi frijituaren usain biziak, etab., bezeria beganoa nekez erakarriko du, nahiz eta haientzat aukerak izan.
  • Ez du sartzeko gogorik ematen, ezta ere, aulkiak, eserlekuak, besaulkiak, hormak, e.a. animalia-larruazalaz (larruz, e.a.) estalita daudela ikustea, ezta ehunak (mahai-zapiak, ahozapiak, errezelak, e.a.) animalia-jatorrikoak direla edo animalia-jatorriko osagaiak dituztela ikustea (artilea, zeta, e.a.).

 

Beste zerbitzu batzuk

  • Eskuak gutxienez jan baino aurretik garbitzea higiene-araua denez gero, bainugelako xaboiak animali-jatorrizko substantzirik ez eramatea eskertzekoa izango litzateke, baita komuneko eskuoihalak eta gainerako objektuak ere, bezeria-mota guztientzat egokia izateko.

 

Gogoratu

  • Ez nahasi «Beganoa» «Begetarianoa»rekin. Bi kontzeptuak argi izan. Kontuan hartu aukerak beganoak bietarako egokiak direla, aukera begetarianoak ez dira beganoentzat egokiak ordea, horregatik aukerak beganoak prestatuz bezeria gehiagori iristen da.
  • “Begetala” hitza zuzenki erabiltzea. “Begetala” hitzaren erabilera txar honek, begetala eta animalia zer den ezjakintasun bat aditzera emateaz gain, begano eta begetarianoengananzko iruzurreko saialdi bat bezala hartzeagatik oso gaizki ikusita dago, eta beraz mesfidantza eta establezimendurako irudi txarra sarrarazten du. Bestalde, publizitate engainagarrian erori daiteke (jakitera ematen denarekin desberdina den zerbait eskaintzerakoan, adibidez, «begetal» bezala eskaintzea animaliak edo animalien deribatuak eramaten dituen zerbait), iruzurrean, beraz, erreklamazio bat egon liteke.
  • Beganoentzat egokiak diren aukeren eskaintza bezeria beganoei soilik ez mugatzea. Bezeria ez-beganoak ere aukera horiei etekina atera ahal izateko  aukerak (karta/menua edo barrako aukerak) begi bistan izatea (probatzeagatik, osasunagatik, beste edozein interesegatik, … bada ere), eta beraz aukera horiei irteera handiagoa ematea.
  • Ez da ondo ikusten animali-jatorri «osagaiak» bere «baliokide» begetalekin ordezkatzeagatik gehigarria kobratzea, gutxienez kantitate txikiaz edo antzeko prezioko lehengaiaz hitz egiten dugunean (adibidez, kafe-ebaki bat ateratzerakoan behi-esnearen ordez esne begetal pixka bat erabiltzeagatik gehigarria kobratzea).
  • Geroz eta familia eta talde gehiago daude pertsona begano batekin edo gehiagokin osatuta, intolerantziak duten pertsonekin edota elikadura %100 begetala nahiago dutenekin, beraz aipaturiko pertsonentzat egokiak diren aukera nahikoak edukiz gero, pertsona beganoak ez soilik erakarriko dituzu, baizik eta bere lagunak ere. Janari-talde batean, establezimendu horretan jan ezin duen begano bakar batek egotearekin, litekeena da taldea ere ez jatea bertan eta beste toki batera joatea. Beganoentzat egokiak diren aukerak izatea desberdintasuna markatuko du.
  • Menu duinak edo aukera duinak zerbitzatu (kalitatea eta kantitatea), lokalaren kategoriarekin bat eta gutxienez mahaikide/lagun ez-beganoen janariko maila berekoa. Hobe eta zintzoagoa da beganoentzat egokiak diren aukerarik ez dagoela esatea, baietz esatea eta bat-batean edozer gaizki egitea baino. Bezero bat irabazteko asmoarekin egiten bada, litekeena galtzea da, kritika txarrei eta/edo kexei aurre egin beharra, eta luzarora bezero potentzial gehiago galtzea. Ez da onargarria edozer zerbitzatzea eta beganontzat egokia dela esatea. Adarjotze eta iruzur bezala hartuko zen. (Adibidez, txampi-poto bat irekitzea besterik ez, patata frijitu, uraza eta tomatearekin zerbitzatu, eta hori menu beganoa dela esatea, eta hura gainera kobratu establezimenduan eskaintzen den menua izango balitz bezala. Eta noski, erabat onartezina da bezero begano bezala aurrerapen nahikoarekin erreserba bat eginez honako antzeko gauzak gertatzea).
  • Ez da onargarria, ezta ere, aukera beganoak badituztela iragartzea eta karta/menuan ez sartzea (kartatik kanpo eskaintzea, alergenoei buruzko informazio egokirik gabe, etab.), edo jateko esertzen zarenean, aukera bakarra dagoela esatea, edo antelazio egunekin enkargatu behar izatea, edo oinarrizko aukerak zerbitzatzea, gainerako aukera ez-beganoak baino kalitate handiagokoak direnak (adibidez, menu beganoa edo aukera beganoak dituen publizitatea egitea, eta horiek izatea tomate eta letxuga entsalada bat, pasta tomatearekin, eta postrea, fruta, aukera ez-beganoak landuagoak eta askotarikoagoak diren bitartean, kartako/menuko zenbait orrialde betez.).
  • Eta alderantziz, bezeria beganoak asko eskertuko du, establezimenduko pertsonalaren esfortzua eta ahalegina, beganoentzat aukerak izan gabe, menu on bat edo aukera on batzuk mainarekin eta era onean prestatzen dutenean. Kasu hauetan ideia ona da aukera posibleei buruz edo gustuei buruz galdetzea bezeriari, sukaldariak jakin dezan zer prestatu laguntzeko.

 

Aholku orokorrak, bai SUKALDARITZARAKO bai OSTATURAKO

 

Hornitzaileak

Bai ostatu-eremuan, bai sukaldaritza-eremuan, gomendagarria da ondorengo hornitzaileekin lan egitea:

  • Prestatuta eta informatuta egon behar dutenak, eta ezagutzen dutenak «beganismoa» eta «beganoa» terminoen benetako esanahia eta horrek zer esan nahi duen.
  • %100 landareen eta animalien esplotaziorik gabeko elikaduran eguneratuta egotea.
  • Animalia-jatorriko osagairik gabeko eta animalia-esplotaziorik gabeko ostalaritzako materialetan eguneratuta egotea.

Horrela, produktu berrietan, sektoreko joeretan eta abarretan aholkuak eman ahal izango dizkizute, eta, gainera, oso kalitate oneko produktuak eman ahal izango dizkizute.

Ez gutxietsi kalitatea; izan ere, bezero beganoek (bezero ez-beganoek bezala) negatiboki baloratuko dituzte kalitate txarreko aukera batzuk (aztertzen ari garen kasuan, beganoak).

Gainera, produktu, zerbitzu edo instalazio ekologikoak izatea, km0, eta abar, baloratzen diren plusak dira.

 

Sustapena

Beganoentzat egokiak diren aukerak izateak ezertako ez du balio inork ez badaki.

  • Beganoentzat egokiak diren aukeren berri ondo eman. Establezimenduko kanpokoan nabarmendu (sarrerako atean, leihoa, kanpoko ohola, etab. Barnean jartzen bada soilik, kanpotik ez da ikusten, eta ez du jendea gonbidatzen sartzera),
  • Gida espezializatuekin harremanetan jarri zure aukerak ezagutarazteko eta euren gidetan sartzeko. Komunikabideetan eta aldizkari espezializatuetan iragar zaitez.
  • Iragar ezazu Sare Sozialetan, eta zure audientzia begano potentzialerako baliozko edukiak partekatu.
  • Komunika zaitez beganoen talde lokalekin, edo elikadura-mota hau aukeratzen duten taldeekin, etab. Elkar eragin ezazu zure bezeria beganoarekin. Ezagutu zure bezeria, bere gustuak ezagutu, etab. Denbora pasatu ahala eta zure publikoa geroz eta gehiago ezagutzen duzun bitartean, zure bezeroen gustuei eta beharrei zuzendutako produktu eta zerbitzu berriak sartzen joan ahal izango duzu.
  • Web-orri bat izatea ezinbesteakoa da, zure online aurkezpen-gutuna da, eta sartzen duzun informazioa zurea eta iraunkorra da (ez SS.SS.n bezala, argitaratutakoa aldi baterakoa da eta ez duzu horren kontrolik). Egunera ezazu webgunea eta eskaintzen dituzun aukerei buruzko informazioa.

 

Begenoentzat egokia den elikadura eta/edo ostatua eskaintzen EZ duten establezimenduak bere merkatua mugatzen ari dira.

 

ERANSKINAK

Deskarga daitekeen bertsioa

Doako bertsioa, PDF formatuan deskarga daitekeena (Hemen)

 

Informazio gehiago, hemen:

HITZEN HIZTEGIA / ZERRENDA

OSTALARITZARAKO GIDA PRAKTIKOA (II)

OSTALARITZARAKO “HORECA” GIDA BEGANOA (gazteleraz)

BEGANOENTZAT EGOKIAK ETA EZ-EGOKIAK DIREN OSAGAIAK

BEGANOENTZAT EGOKIAK ETA EZ-EGOKIAK DIREN GEHIGARRIAK