[Español ]

txotx

(2016/2/13) Orain dela gutxi, sagardotegien denboraldia hasi da. Eta aurtengo berritasunen artean, niretzat behintzat, menu begetarianoa edota Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa eskeintzen duten sagardotegien zerrenda luzatu egin dela esango nuke.

Hona hemen zerrenda txiki bat:

Bizkaia:

LAPURRIKETA
Sagardotegia. Menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa dute
Dima – Otxandio errepidea,  38 km – 48141 Dima (Bizkaia)
946338039

Gipuzkoa:

BEHARRI
Sagardotegia. Menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa dute eta ziliakoentzat.
Narrika kalea 22 – Donostia (Gipuzkoa)
943431631 / 687050255
sidreriabeharri@gmail.com
www.sidreriabeharri.com

IPARRAGIRRE
Sagardotegia. Menu Esne-begetarianoa dute (%100 begetarianoa gazta kenduta) eta zeliakoentzat
Osinaga auzoa 10 – 20120 Hernani (Gipuzkoa)
943 55 03 28
info@iparragirre.com
www.iparragirre.com
www.facebook.com/IparragirreSagardotegia

IPINTZA
Sagardotegia. Menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa dute
Santio Zaharra 12, Ipintza baserria. Astigarraga. (Gipuzkoa)
688 811 724
ipintza@ipintza.com
www.ipintza.com

IRUIN
Sagardotegia. Menu %100 begetarianoa dute eta Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa
20160 Zubieta
943 361 229
info@iruinsagardotegia.com
www.iruinsagardotegia.com

PETRITEGI
Sagardotegia. Menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa dute eta zeliakoentzat
Petritegi bidea, 6 – 20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
943 45 71 88
reservas@petritegi.com
www.petritegi.com

SAIZAR
Sagardotegia. Menu %100 begetarianoa dute eta Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa
Kale-zahar Auzoa, 39 – 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
943373995 / 943364597
sidreria@sidrassaizar.com
www.sidrassaizar.com
www.facebook.com/sidreria.saizar

TXIMISTA
Sagardotegia. Menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa dute
Gudarien Etorbidea, 2 – 20240 Ordizia (Gipuzkoa)
943881128 / 656756837
tximistasagardotegia@gmail.com
www.tximistasagardotegia.com

TXINDURRI ITURRI
Sagardotegia-Nekazalturismoa. Menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa dute (aurretik deituta %100 begetarianoa ipini ahal dute). Sagar ekologikoekin egindako sagardoa.
Mandari 12 – 20829 ITZIAR-DEBA (Gipuzkoa)
699 68 44 90 / 943199389
www.txindurri.com/cas/sidreria.htm
www.facebook.com/TxindurriIturri

Esandako sagardotegi gehienetan, eskeinitako menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa, beganoentzat ere egokitu ahal da, aurretik esanda. Halaber, sagardotegi batzuetan ez da eskeintzen menu begetarianorik baina, enkarguz, moldatzen dira beganoentzat edo begetarianoentzat janari egoki batzuk eskeintzen menutik kanpo: entsaladak, menestrak, barazki tortilak, e.a. Adibidez, Oialume Zar sagardotegia Hernani eta Astigarraga tartean (94552938-www.oialumezar.com); Lizeaga sagardotegia Astigarragan (943468290-www.lizeaga.eus).

Azkenik, jakina da sagardotegien garaian gainezka egoten direla, beraz aurretik erreserba egitea komeni da, eta menu begetarianoa nahi izanez gero argi esan erreserba egiterakoan. Horrez gain, sagardotegiko menua nahiko arrunta eta ezaguna da, baina menu begetarianoen artean ezberdintasunak daude sagardotegi batetik bestera, beraz erreserba egiteko unean ze janariekin osatuta dauden menu begetarianoak eta euren prezioa galdetzea komeni da. Azken orduko ezusteak ekiditzeko.

Txotx!!!!