IRIZPIDEAK

Lekuak sartzeko orduan jarraitzen ditudan irizpideak hurrengoak izango lirateke:
1- Gutxienez eskain dezala aukera “adierazgarriren” bat beganoentzako, edo elikadura-aukera “adieragarriren” bat %100 begetala izatea. Alkoholdun edariak kanpo geratzen dira. “Adierazgarria” esan nahi du landutako zerbait izan dadila, edo aipaturiko establezimenduak eskaintzen dituen beste aukeren testuinguruan, edo mugitzen garen testuinguruan aipagarri izatea. Adibidez soilik oliba-platertxo bat, edo poltsako patata frijituak, edo laranja-zuku bat, edo kafe huts bat, e.a. eskaintzen duen establezimendurik ez zen sartuko zerrendan, nahiz eta %100 begetala izan. Baina bai iruditzen zait adierazgarria adibidez esne begetala abere-esnearen alternatiba bezala, edo hanburgesa begetala animali hanburgesaren alternatiba bezala, etab.

2- Ez dira sartzen ere zerbait %100 begetala eskaintzen EZ duen establezimendurik, nahiz eta arrautz-esne-erle-begetariano aukera asko izan. Gauza ez da arrautz-esne-erle-begetariano aukeren zerrenda egitea. Ez da zerrendaren helburua eta ez zen izango praktikoa ere, zeren eta kasu horretan establezimendu guztiak sartu behar izango litzateke, edozeinek arrautzopilen bat edo behi-esnea duenez gero. Baina informazio hau bai agertuko litzateke, eskeintzen dituen %100 begetal-aukeren gaineko informazio osagarri bezala.

3- %100 begetala elikadura-aukeren eskaintza establezimendutik irten behar du, establezimenduaren berezko ekimenagatik, eta ez kontsumitzailearen eskaeragatik. Hots, ez ditut sartzen %100 begetal aukerak, bakarrik enkarguz edo kontsumitzailearen eskaeragatik prestatzen duten establezimenduak, (zeren eta entsaladaren bat, eskatzen diogun beste gauza sinple bat edota menu oso bat aurretiaz abisatu edo enkargatu baldin behar bada, edozein establezimendu prestatzeko gai izango litzateke. Ia-ia establezimendu guztiak sartu beharko lirateke. Zerrenda amaiezina izango litzateke, batere praktikoa, eta ez da zerrenda honen helburua ere)

Gidaliburuetan zein mapetan honako datu hauek sartzen dira: establezimenduaren edo zerbitzuaren izena, mota, eskaintzen dituen aukerak, helbidea, telefonoa/k, web orri propioa/k eta helbide elektronikoak. Ez dira sartuko hirugarren enpresa pribatuen sare sozial pribatiboetan kontuen helbideak (Facebook, Instagram, Twiter eta antzekoak), baina sare sozial libreetako (Mastodon, Diáspora eta antzekoak) kontu-helbideak sar daitezke.

 

IKURREN ESANAHIA

Establezimendu motak:

BGN: «Beganoa». Animalien esplotazioaren aurka dagoen establezimendua edo negozioa, eta ondorioz elikadura %100 begetala eskeintzen du, eta ez ditu animalia jatorrizko produkturik erabiltzen negozioaren beste arloetan: altzariak, jantziak,…
BGTLN: «Begetalianoa» edo Begetarianoa (zentzu zorrotzean)». Elikadura %100 begetala eskeintzen duen establezimendua edo negozioa (arrazoi gastronomikoak, osasuna, ingurugirokoak,e.a. direla medio), baina ez ditu beganismoaren arauak jarraitzen negozioaren arlo honetan edo beste arloetan (altzariak, jantziak, beganoak ez diren osagai begetalak,…)
AEE-B: «Arrautz/Esne/Erle-Begetarianoa». Aukera %100 begetalak eskeintzen dituen establezimendua edo negozioa, baita bizirk dauden animalia jatorrizko deribatuekin (arrautz edota esne edota erlezaintzako pruduktuak) aukerak ere. Ez dira animalirik jaten.
O+B: «Omniboroa (ez-beganoa) aukera %100 begetal dexentekin». Animaliak eta euren deribatuak eskeintzen dituen establezimentuda edo negozioa, aukerak %100 begetalen eskeintza zabalarekin batera, eta publizitatean, menuan,… espresuki aipatuta.
Ø OMN: «Omniboroa gehien bat» (Ez beganoa / Ez begetarianoa / Ez AEE-B) kontsumitzaile beganoari zuzendutako aukeraren bat edo besterekin.

Ikurren motak:

Bertan kontsumitzeko aukerak, «in situ», lokalean; eramateko aukerarekin edo aukerarik gabe. Ikur borobila Adibidez:
Erameteko aukerak (Ez bertan jateko, «in situ»), Katering-a,… Ikur karratua Adibidez:  

Begano / begetariano zorrotza/ %100 begetala batez ere eskintzen duen aukera mota:

 Establezimendu mota
BGN BGTLN eta AEE-B O+B OMN
 Ikurra Berde iluna hondo zuriaren gainean Zuria hondo berde ilunaren gainean Zuria hondo berde argiaren gainean Zuria hondo laranjaren gainean
ELIKADURA. Aukera nagusia.
Menua, aukerak menuan, platerrak, errazioak,… prestatutako janaria orokorrean        
Hanburgesak        
Ogitartekoak, sandwitxak,…        
Krepeak, taloak, takoak,…
Pizzak        
Fruituen, begetalen,… bowl
Pintxoak        
Pastelak, tartak, bizkotxoak…        
Smoothiak, Zukuak,…        
Izozkiak    
Alojamendua elikadurarekin        
Esne begetala        
Esne begetala eta gehiago (ogi-txigortuak, gosariak,…)  

Informazio gehigarria:

Produktu edo osagai gehienak edo asko ekologikoak dira (*)
Produktu edo osagai gehienak edo asko bertokoak dira (*)
Toki edo zerbitzu ekologikoa, produktu edo osagai gehienak ekologikoak dira. (*)
Toki edo zerbitzu ekologikoa EZ dena, baina produktu, zerbitzu, aukerak edo osagai ekologikoak ditu. (*)
Produktu edo osagai gehienak edo asko bertokoak dira (*)
Produktu edo osagai gehienak edo asko Bidezko Merkataritzakoak dira (*)
(v) Aukera egokiak beganoentzat, ondo markatuta edo seinaleztatuta
(x) Aukera egokiak beganoentzat, markatu edo seinaleztatu gabe
Lekale Lekaleak animaliarik edo eratorririk gabe prestatzen diren lekua. Pluralean, lekale desberdinen artean aukeratzeko dagoenean.
Esne Esne begetala dagoen lekua. Pluralean, esne begetala mota desberdinen artean aukeratzeko dagoenean.
(*) Horrela espreski dioenean bere publizitatean, web-orrialdean, edo sare sozial-orrialdean.