[Español]

Hanburgesa

(Eng: Burger; Esp: Hamburguesa)
1 ) Izena. Disko zilindrikoa itxuran prozesatutako elikagaia, prestatuta parrilara edo xaflara, nahiz eta frijituta edo labekatuta ahal izan ere.
Hanburgesen diametroak eta lodierak desberdinak  izan ditzakete. Osagaiak animalia baten haragi txikitukoa, hainbat animalien haragia txikitutakoa, landareak, edo aurreko guztien nahasketa izan daitezke.
Normalean erdibitutako ogi biribileko ogitarteko bat bezala serbitzatzen da (edo platerean ere ogirik gabe), eta beste elikagai batzuekin batera laguntzen ohi da: tipula, uraza hostoak, tomate, gazta xafla, patata frijituak, etab. Ongarriekin ere ondu ohi da, adibidez: kétchup-a, ziapea, relish-a, maionesa, etab.
Hedaduragatik, aurreko elikagai guztiak ogiaren artean zerbitzatutakoari ohikoa da   «hanburgesa» izena ematea ere, eta bereziki era horretara soilik zerbitzatzen duen establezimenduetan.
Hego Amerikako leku batzuetan ere «medailoia» deitzen da, eta mintzamen hispaniarreko eremutik kanpo ohikoagoa da «burger» Ingalaterrako izendapena.

 

Haragirik gabe egindako hanburgesak:

– Hanburgesa begetarianoa (hanburgesa arrautz-esne-begetarianoa bezala ere izena emanda) hanburgesa tradizionalaren aldaera bat da, haragi txikitua saihesteko produktu begetalekin egindakoa, eta animali-jatorrizko deribatuen osagaiak sar ditzakeen edo sartzen dituenak, adibidez arrautza eta esnea (eta/edo beren eratorriak: gazta, arrautza albumina aglutinatzaile bezala, … ). Hanburgesa egiteko elikagai begetaleko aukera zabala dago (eta ez soilik haragiaren antzeko elikagaiak, tofu-a edo seitan-a bezala).

– Hanburgesa begetala (hanburgesa beganoa bezala ere izena emanda), begetalak soilik erabiltzeko, animali-jatorrizko (arrautza, esnekiak…) deribatuen osagaiak baztertzen dituen hanburgesa begetarianoaren aldaera bat da.

EGILEAREN OHARRA:
KONTUZ! Honako hanburguesak eskatzerakoan arretaz egin behar da, establezimendu batzuek landareekin serbitzutako haragiko hanbugesei (ogi tartean edo platerean), edo  haragi eta begetalekin batera nahasian egindako hanburgesei, hanaburgesa begetalak oker izena ematen dietelako. Hanburgesa begetala begetarianoarekin nahasten da ere.

 

Informazio gehiago:

Wikipedia [?]

RAE (esp) [?]

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

 

[Aurkibidera itzuli]