[Español]

logov

Ekobeganoa, Beganikoa

(Eng: Veganic; Esp: Ecovegano, Vegánico)
1 ) Anglizismoa. (Beganikoa: Begetala+Organikoa; Begano+Organiko) (Ekobeganoa: Ekologikoa+Beganoa) Elikagaiak eta beste produktu batzuk era beganoan eta ekologikoan aldi berean garatzeko nekazaritza-praktikak, (pestizidarik, transgenikorik, etab. gabe eta, noski, animali-esplotazio gabe edo animali osagairik erabili gabe).

Nekazaritza beganoan eta baserri beganoetan (ez-giza animaliarik gabeko  nekazaritza-baserriak noski. Garatutako kontzeptuak herri batzuetan, eta ezer ez beste batzuetan) animali-deribatu edo produktu gabeko metodoak darabilte, besteak beste odola, arrainak, hezurreko irina, gorozkiak, edo beste animali-jatorri lehengai batzuk, zeren eta material hauen ekoizpenak zuzeneko kaltea egiten du animaliengan edo euren esplotazioa daramatza, eta beraz euren sufrimendua. Hauetariko material batzuk, animalia hazkuntzatik lortutako azpiproduktuak dira,   haragi, esnea, larruak, entretenimendua, behartutako lanak edo konpainiara  animalia esplotazio prozesuan zehar sortzenko ekozten dira; azpiproduktuen salmenta gastuak gutxitzen ditu eta etekinak handitzen ditu, animalia-hazkuntzari  dedikatzen dutenei batez ere, beraz, hauen kontsumoak animalia-hazkuntzaren industria sostengatzera laguntzen du, eta hau guztia begano gehiengoek guztiz onartezina aurkitzen dute. Ez-giza animaliei hiltzen duten pestizidarik ez dira erabiltzen, baizik eta uxatzen dituzten teknikak eta produktuak, eta/edo landareak  babesteko eta indartzeko teknikak.
EGILEAREN OHARRA: Ingelesetik itzulpen sinplea eginda, badirudi Euskaraz «Beganikoa» (Beganoa+Organikoa) izan beharko litzatekeela. Adibidez: elikagai beganikoa, nekazaritza beganikoa, etab. Kontuan hartuko dugu «organic/organikoa» terminoa herri anglofonoetan erabiltzen dela, herri frankofonoetan «Biologique/Biologikoa» terminoa, eta Euskal Herrian «Ekologikoa» erabiltzen da berriz. «Bio» eta «Eko» aurrizkiak izanez  terminoari zentzua ematen diotenak. Beraz, «Beganikoa» terminoa «Begano+Ekologikoa» bezala erabiltzeaz gain, Euskaraz «Ekobegano» terminoa ere erabil daiteke, bai nekazaritza mota horri erreferentzia egiteko, bai horrela ekoitzitako elikagaiei erreferentzia egiteko. Gazteleraz, «Vegánico«, «Ecovegano«. Frantsesez, «Veganique«, «Biovegan«.

Informazio gehiago:

Wikipedia (1) (Esp)

Wikipedia (2) (Esp)

Veganorganic (Eng)

Goveganic (Eng)

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Beganoa, Ekologikoa, Organikoa,

[Aurkibidera itzuli]