[Español]

Sentizentrismoa

(Eng: Sentientism; Esp: Sensocentrismo)
1 ) Izena.  Bakarrik sentitzeko ahalmena duen edozein izaki (gizakia eta sentitzeko ahalmena duten beste animali batzuk), hots, bakarrik esperientzia subjektiboak (kontzientzia) izateko ahalmenan dutenak, begirune moraleko zentroa direla esaten duen ikuspegi etikoa edo kosmobisioa, beraz, ez dira sartzen bigirune moral honetan sentitzeko ahalmena ez dutenak (landareak, Animalia erreinuko izaki batzuk: belakiak, kusku bikoak,…).

Ikuspegi etiko desberdinek (besteak beste Sentizentrismoa) bi talde bereizten dituzte Animalia erreinuan: “Sentitzeko ahalmenta dutenak” eta “sentitzeko ahalmenta ez dutenak”, baldin eta  nerbio-sistema zentrala (NSZ-a) badute ala ez badute. Ulertzen dute gainerako erreinuen (Plantae, Fungi,…) beste bizidunak ez dutela NSZ-ik eta beraz ez dira sentitzeko ahalmena duten izakiak.
Beste planteamendu batzuek ez dituzte bereizten nerbio-sistema zentralizatua eta nerbio-sistema ez-zentralizatua; nahikoa da nerbio-sistema aktibo bat izatea sentitzeko gaitasuna izateko eta, beraz, aintzat hartzeko morala emateko.

Sensozentrismoa eta Beganismoa bateraezinak dira; izan ere, Sensozentrismoak gaitasun biologiko soila jartzen du kontsiderazio moralaren erdigune gisa, eta Beganismoak, berriz, subjektua bera, berezko balioa duen subjektua. Sensozentrismoa Kontsekuentzialismoarekin bateragarria da.

 

Sentizentrista

(Eng: Sentiocentrist; Esp: Sensocentrista)

1 ) Izena. Sensozentrismo-a babesten duen pertsona.

2) Adjektiboa. Sensozentrismo-ari buruzkoa edo dagokiona.

 

Informazio gehiago:

Derechos Animales Ya (esp)

Derechos Animales Ya II (esp)

Abolición no regulación (esp)

Wikipedia (esp) [?]

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Beganismoa, Sentitzeko ahalmena,

[Aurkibidera itzuli]