[Español]
Abolizionismoa
(Eng: Abolitionism; Esp: Abolicionismo)
1 ) Izena. Printzipio etiko eta moralen kontrakontzat hartze diren lege, agindu edo ohitura (esklabotasuna, heriotza-zigorra, etab.) baliogabetze/indargabetzeak aldezten duen doktrina. Abolizionismoa pertsonek (gizakiek eta ez gizakiek) jasan dezaketen jabetza-estatusaren (soziala eta legala) aurka dago, hau da, besteen helburuetarako bitarteko edo baliabide gisa soilik tratatzearen aurka.
Abolizionista
(Eng: Abolitionist; Esp: Abolicionista)
1 ) Izena. Abolizionismoaren aldeko pertsona. Printzipio etiko eta moralen kontrakontzat hartze diren lege, agindu edo ohitura (esklabotasuna, heriotza-zigorra, etab.) baliogabetze/indargabetzeak aldezten duen pertsona.
2) Adjektiboa. Abolizionismoari buruzkoa edo dagokiona.
Animali Abolizionismoa
(Eng: Animal Abolitionism; Esp: Abolicionismo Animal)
1 ) Printzipio etiko eta moralen kontrakontzat hartze diren lege, agindu edo ohitura (animalien esklabotasuna, animalien gauza bihurtzea, animalien jabetza, etab.) baliogabetze/indargabetzeak aldezten duen doktrina, azken finean, animalien esplotazioa baimentzen eta doitzen duten arauen baliogabetze/indargabetzea defendatzen duen doktrina.
Animali Abolizionismoa Beganismoaren alde politikoa edo legala dela esan genezake. Animalien esplotazio mota guztien amaiera aldarrikatzen du, eta jarrera arautzaileen, ongizateen, eta antzekoen aurka egiten du. Jarrera horiek esplotazio horren erregulazioetan aldaketak eskatzera mugatzen dira; aldaketa horien helburua animalien esplotazioa iraunaraztea eta kontsumitzaileen kontzientzia lasaitzea da. |
Animali Abolizionista
(Eng: Animal Abolitionist; Esp: Abolicionista Animal)
1 ) Animali-Abolizionismoaren aldeko pertsona. Printzipio etiko eta moralen kontrakontzat hartze diren lege, agindu edo ohitura (animalien esklabotasuna, animalien gauza bihurtzea, animalien jabetza, etab.) baliogabetze/indargabetzeak aldezten duen pertsona, azken finean, animalien esplotazioa doitzen duten arauen baliogabetze/indargabetzea babesten duen pertsona.
2) Animali-abolizionismoari buruzkoa edo dagokiona
Informazio gehiago:
Abolición, no regulación (esp)
Erlazionatutako beste hitz batzuk:
No se han encontrado comentarios