[Español]
Gordinbegetarianismoa
(Eng: Raw-Vegetarianism; Esp: Crudivegetarianismo)
1 ) Izena. Animalia-hilotzak kanpo uzten dituen, eta elikagaiak gordin (42 gradu zentigraduen gainetik berotu gabe edo prestatu gabe) dauden dieta edo elikadurako tipoa. Batez ere produktu begetalen, baina animalia bizidunaren jariatze erabilerak (arrautzak, esneak, eztiak…) onartzen dituena ere, kontsumoan oinarritutako dieta, eta 42 gradu zentigraduen gainetik berotu gabe janaria prestatu eta kontsumitzen direna.
Gordinbegetarianoa
(Eng: Raw-Vegetarian; Esp: Crudivegetariano)
1) Izena. Gordinbegetarianismo-ko pertsona praktikatzailea. Ehuneko altuan (ez nahitaez %100ean) elikagai gordin edo 42 gradu zentigraduen gainetik prestatutako gabe elikatzen den pertsona begetarianoa.
2) Adjektiboa. Gordinbegetarianismo-ari buruzkoa edo dagokiona.
EGILEAREN OHARRA: Begetarianismo kontzeptuak animalia biziduneko jatorrizko (esnea, arrautza…) elikagaien kontsumoa «ofizialki» (sozietate begetariano desberdinen arabera) baimendu arren, korronte desberdinak daude eta definizio hau onartzen ez duten begetarianoak ere daude, hau da, begetarianismoa soilik jatorri begetaleko elikagaietan oinarritutako dieta dela ulertzen dute. Beraz momentuz blog honek «gordinbegetarianismo» terminoa zentzu murriztailean erabiliko du , hots, soilik jatorri begetaleko elikagaiak eta bere deribatuak gordinik sartzen dituen dieta bezala. |
Informazio gehiago:
Erlazionatutako beste hitz batzuk:
No se han encontrado comentarios