[Español]
Landareetan oinarritutako elikadura / dieta
(Eng: Plant based feeding/diet; Esp: Alimentación/dieta basada en plantas)
1 ) Adierazpena. Elikadura / dieta non oinarria jatorri begetaleko (*) elikagai / osagaiak dira, nahiz eta bere osotasunean begetalak soilik ez daukate zertan izan. Substantzia-multzoa batez ere begetalak (*), baina ez esklusiboki, erregularki elikagai bezala hartzen direnak. Dieta edo elikadura-mota, osorik edo gehiena landare-jatorriko (*) elikagaiez osatua.
|
2 ) Adierazpena. Osorik edo gehiena landare-jatorriko (*) elikagaiek osatzen dituzten dieten multzoa / zerrenda
Ez dago «landareetan oinarritutako» edo «plant based» dieta edo elikadura-mota bakar bat, baizik eta adierazpen horrek dieta edo elikadura-mota batzuk barne hartzen ditu, eta horien izendatzaile komuna da alikagai begetalez erabat edo gehienbat osatuta daudela. Izan ere, landareetan oinarritutako dieta mota asko daude. Landareetan oinarritutako dietak patroi dietetikoak dira, landareetatik eratorritako elikagaietan arreta handiagoa jartzen dutenak (frutak eta barazkiak, osoko zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak, haziak eta olioak). Landare-jatorriko elikagai asko hartzea dute ezaugarri (haien elikaduraren «oinarria» barazkiak eta futak dira), baina ez dira nahitaez %100 begetalak. Nahiz eta pentsa daitekeen (eta horrela pentsatzeko joera dago, ezjakintasunagatik edo interesengatik) landarez oinarritutako dietak begetarianoak edo beganoak direla, ez da horrela inola ere. Landarez egindako dieta guztiek ez dituzte erabat baztertzen animalia-jatorriko elikagaiak, hala nola haragia, hegaztiak, arraina, arrautzak eta esnekiak, baina proportzionalki landare-jatorriko elikagai gehiago aukeratzen dira (era berean haragian oinarritutako dietek edo «Meat Based Diets»-ek ere ez dute esan nahi nahitaez %100 haragia direnik). Landareetan oinarritutako dietek ez dute zerikusi handirik Beganismoarekin; izan ere, elikadura beganoa salbuespen bakarra izanik, dieta horiek eramateko motibazioa osasunagatik, ingurumenagatik, kulturagatik, gustuengatik, erriligioarengatik eta abar dira, baina ez dute zerikusirik animalien esplotazioaren aurkako arrazoi etikoekin. Europako latitude hauetan ohikoenak diren «landareetan oinarritutako» edo «Plant based» dietak honako hauek dira (kontuan hartuta bakoitzak bere aldaerak dituela, hainbat aldagairen arabera: gordina/ez-gordina, osasuntsua/ez-osasuntsua, integral/ez-integrala, karbohidratoduna/karbohidratorik gabea, gantz-askokoak/gutxikoak, ekologikoa edo ez, km0 edo ez, etab., etab.): a) azpitaldea: «Dieta soilik begetalak» («landareak bakarrik») edo «Plant only diets» – Dieta edo elikadura Beganoa: animalien esplotaziorik gabeko elikadura, bertan, jakina, ez da sartzen animaliarik, ezta animalia-jatorriko deribaturik ere, ez eta beste edozein elikagai begetal, mineral, etab., lortzeko edo egiteko animaliak esplotatu izan badira. Animalien esplotazioaren aurkako arrazoi etikoengatik egiten den elikadura mota bakarra da. Arrazoi etikoengatik dieta frutarianoa ere sartzen da. – Dieta edo elikadura Begetala edo %100 Begetala («Plant only diet», «Begetalianoa», «Begetalista», «Begetariano zorrotza» bezala ere ezagutuak): Une bakar batean ere ez dira sartzen animaliak edo animalia-deribatuak, eta osatuta dago landare-jatorriko elikagaiengatik soilik (eta neurri txikiagoan: osagai minerala, bakterianoa, eta abar), bereizi gabe eta kontuan hartu gabe lortzeko edo lantzeko animaliak esplotatu diren ala ez. Animalien esplotazioaren aurkako arrazoi etikoak ez diren beste arrazoi batzuengatik egiten da, hala nola osasunagatik, ingurumenagatik, erlijioagatik, gustuagatik, etab. Dieta frutarianoa ere sartzen da, aipatutako arrazoiengatik. b) azpitaldea: «dietak gehienbat begetalak» edo «Mostly plant diets» – Elikadura Begetarianoa: dieta batez ere begetala, bizirik dauden animalien eratorriak, «arrautz«, «esne» eta «erle» aldaerak eta euen konbinazioak barne hartzen dituena, dietan arrautzak, esnea, erle-produktuak eta/edo horien konbinazioak sartzen dituzten heinean, hurrenez hurren. Ez dira sartzen hildako animaliak, ezta hildako animalien deribatuak. – Elikadura Malgutarianoa (bere bi aldaeretan: Malgubegetalianoa eta Magubegetarianoa). Elikadura batez ere begetala, batzuetan animalia hilotza eta animalia-eratorriak barne hartzen dituena. Ez da dieta begetarianoa ezta begetalianoa; izan ere, dieta begetarianoan eta begealianoan ez dira sartzen hildako animaliak, ezta hildako animalien deribatuak ere. – Pesketarianoa: Elikadura batez ere begetala, neurri txikiagoan arrainak eta uretako gainerako animaliak barne hartzen dituena (itsaskia, …). Ez da dieta begetarianoa; izan ere, dieta begetarianoan ez dira sartzen hildako animaliak, ezta hildako animalien deribatuak ere. – Pollotarianoa: Elikadura batez ere begetala, hegaztiak eta deribatuak barne hartzen dituena (arrautzak, etxekoak). Ez da dieta begetarianoa; izan ere, dieta begetarianoan ez dira sartzen hildako animaliak, ezta hildako animalien deribatuak ere. – Dieta Mediterraneoa originala: elikagai integralak dituzten landareetan oinarritutako dieta, eta oilasko, arrain, esneki, arrautza, erle-produktu kantitate txikiak biltzen dituena, eta haragi gorria hilean behin edo bitan. – Makrobiotikoa: Asiako herrialdeetakoa izan arren, Europan oso hedatua dago. Dieta begetala da gehienbat, eta arrain eta haragi kantitate txikia izan dezake. Europan «Plant based» kategoriaren barruan dieta mota gehiago daude, baina ez dira hain ohikoak latitude hauetan; beraz, ez dira zerrenda txiki honetan sartzen. |
(*) Sartzen dira ere (nahiz eta ez aipatu portzentai oso baxua suposatzen duelako hartutako kantitate osoarekin konparatuz) jatorri mineraleko substantziak (gatza, etab.), bakterio-jatorriko (b12 bitamina, etab.), onddoak, etab.
- “Dieta” terminoa erabiltzea ez zait gustatzen, osagai-mugako, elikagaietako eta ekartzen dituen irensteetako, murriztapeneko, murrizketako konnotazio negatiboagatik. “Elikadura” esatea nahiago dut. Elikadura beganoa, eta elikadura begetala, ondo planifikatuta, osoa, orekaduna eta elikagarria da.
Informazio gehiago:
Wikipedia (eng) [?]
British Nutrition Fundation [?]
US News [?]
PMC [?]
Erlazionatutako beste hitz batzuk: