[Español]

Ekozentrismoa

(Eng: Ecocentrism; Esp: Ecocentrismo)
1 ) Izena. Gizabanakoaren akzioak eta arrazoizko pentsamenduak gauza guztien gainetik ingurumenean zentratu behar direla oinarritzen den korronte filosofikoa, bai bere zaintzan eta bai ingurunearen kontserbazioan.

Antropozentrismoa, sensozentrismoa eta biozentrismoa ez bezala, ekozentrismoa ekosistemak eta espezieak babesteaz arduratzen da, ez ordea banako zehatzeko bizitza babesteaz. Lehentasuna ematen dio naturaren ongizateari, gizakiak helburu ekonomikoez eta bizirik irauteko egiten duen bereizkuntzarik gabeko esplotazioaren gainetik.

Ekozentrismoa natura babesatik harantz joaten saiatzen da, nahi duena nonahi kokatuta dauden espezieak, populazioak, habitat-ak eta ekosistemak babestea da, gizakirako duen balioa aparte utzita. Ekozentrismoak organismoen eta bere ingurunearen arteko interrelazioak azpimarratzen ditu, eta oinarritzen da ekonomia-hazkunderako muga naturalen ezagutzan eta onarpenean.

Ekologismo ekozentrista bereizten da ekologismo antropozentristatik, lehenak espezieen eta norbanakoen -gizakiak sartuta- kontserbazioaren gainetik ekosistemen kontserbazioari, ordea, ematen diola lehentasuna; bigarreanak gizakiari lehentasuna ematen dio espezieen eta ekosistemen kontserbazioaren gainetik, hauen kontserbazioa defendatuz gizakiei mesede egiten dituelako.

Ekozentrista

(Eng: Ecocentrist; Esp: Ecocentrista)
1 ) Izena. Ekozentrismoaren defendatzailea den pertsona.

2) Adjektiboa. Ekozentrismoari buruzkoa edo dagokiona.

 

Informazio gehiago:

Wikipedia (esp) [?]

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Ekologia, Ekologismoa, Biozentrismoa,

[Aurkibidera itzuli]