[Español]

Biozentrismoa

(Eng: Biocentrism; Esp: Biocentrismo )
1 ) Izena. Bizidun guztiak errespetu morala merezi duela baieztatzen duen teoria morala. Bizitzaren funtsezko balioa erreibindikatzea nahi du. Proposatzen du bizidun guztiek existitzeko eskubide bera dutela, autonomiarekin garatzeko eta adierazteko eskubidea, eta balio bera izaterakoan errespetu bera merezi dutela. Defendatzen du giza jarduerak beste espeziegan eta planeta beran ahalik eta inpaktu txikiena eragin dezala.

Bere ezaugarriak direla eta, Teozentrismoaren eta Antropozentrismoaren aurkako filosofia da. Bere ideiak ondorengo kontzeptuetan oinarritzen dira:  interakzioa, koeboluzioa, espezieen arteko erlazioen konplexutasuna, ez diskriminazioa, animaliekiko tratua, bizidunaren kultura, sexuen interaktibotasuna, demokrazia parte-hartzailea, nekazaritza ekologikoa eta energia berriztagarrien erabilera.

Biozentrista

(Eng: Biocentrist; Esp: Biocentrista )
1 ) Izena. Biozentrismoaren defendatzailea den pertsona.

2) Adjektiboa. Biozentrismoari buruzkoa edo dagokiona

 

Informazio gehiago:

Biocentrismo (esp)

Wikipedia (esp) [?]

Ecosofía (esp)

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Ekozentrismoa, Ekologismoa

[Aurkibidera itzuli]