[Español]

Aztarnak

Hainbat esanahi ditu. Hemen honetaz interesatzen naiz:

(Eng: Traces; Esp: Trazas)
1 ) Izena. Nahaste batean substantzia bateko kantitate ñimiñoa. Zehazki neurtzeko kantitate txikiegia.

 

Ontziratutako elikagai %100 begetalen kasuan, ontzian «produktu honek … aztarnak eduki ditzake» testua agertzen denean  (kasu honetan animali-jatorri substantziengatik interesatzen gara), ez du esan nahi izango duenik, bakarri dio elikagai hori maneiatu dela eta/edo ontziratu dela legean erreferentziatutako elikagai alegenoak (animali-jatorriak, kasu honetan) bezala beste substantzi edo elikagai batzuk maneiatzen diren lokal berean (ikusi zerrenda beherago (*)), eta legeak, testu hura, aipaturiko ontzietan jartzera behartzen du. Legeak ez du behartzen aipatutako zerrendan sartu gabeko beste substantzi mota bat denean aipaturiko testua jartzera, animali-jatorri substantziak izan edo ez (hots, landutako produktu begetarianoa edo begetala jaten ari daiteke zekor-haragi aztarnekin, eta ez jakin, legeak substantzia alergenoen zerrenda barruan ez egoterakoan haragia hura etiketatzera ez duelako behartzen). Testu horrek prebentzio-abisu gisa balio du soilik pertsona alergikoentzat, baina, legez, elikagai begetarianoa edo begetala aztarnak dituen abisua ontzian eraman arren, horregatik aipaturiko elikagai begetala edo begetarianoa izateari ez dio uzten.

 

Lehen esandakoaren arabera, «begano» bezala etiketatutako elikagai batek beganoa edo %100 begetala jarraitzen du izaten, nahiz eta ontzian  abere-jatorri aztarnak eramaten dituela testua jarri. Beste kontu bat da, bakoitzaren konpromiso graduaren arabera enpresa horren produkturik ez kontsumitzera, animali edo deribatu animaliak prozesatzen, salerosten, darabil, etab,. duen lokal edo enpresa batean ekoiztu, maneiatu eta ontziratu izan direlako (hots, animali-esplotazioarekin salerosten eta etekina eteratzen duen enpresa).

 

(1) ALERGIAK EDO INTOLERANTZIAK ERAGITEN DITUZTEN SUBSTANTZIA EDO PRODUKTUAK, (indarrean dagoen Europako 1169/2011 erregelamenduaren arabera, eta nahitaez informatu behar direnak)
1. Glutena duten laboreak, besteak beste:
Garia, zekalea, garagarra, oloa, espelta, kamuta edo horien aldaera hibidoak eta eratorriak, honako hauek izan ezik:
a) garizko glukosa-xarabea, destrosa barne (1);
b) garizko maltodestrinak (1);
c) garagarrezko glukosa-xarabea;
d) alkohol destilatuak (nekazaritza-jatorriko alkohol etilikoa barne) egieko erabltzn diren laboreak.
2. Krustazeoak eta krustazeoz egindako produktuak.
3. Arrautzak eta arrautzez egindako produktuak
4. Arrainak eta arrainez egindako produktuak, honako hauek izan ezik:
a) Bitamina-euskarri gisa erabilitako arrain-gelatina edo karotenoide prestakinak;
b) Arrain-gelatina edo iktiokola, garagardoa eta ardoa argitzeko erabiltzen dena.
5. Kakahueteak eta kakahuetez egindako produktuak.
6. Soja eta sojaz egindako produktuak, honako hauek izan ezik:
a) erabat findutako soja-hazien koipe eta gantzak (1)
b) tokoferol natural nahasiak (E306), d-alfa tokoferol naturala, d-alfa tokoferol naturalaren azetatoa eta d-alfa tokoferol naturalaren sukzionatoa, sojatik eratorritakoak;
c) fitosterolak eta fitosterol-estereak, sojaren landare-oliotik eratorritakoak;
d) fitostanol etereak, sojaren hazi-olioaren fitosteroletatik eratorritakoak.
7. Esnea eta esnekiak (laktosa barne), honako hauek izan ezik:
a) alkohol destilatuak (nekazaritza-jatorriko alkohol etilikoa barne) egiteko erabiltzen diren lakto-gazura.
b) Laktitola
8. Oskola duten fruituak, hau da: arbendolak (Amygdalus communis L.), hurrak (Corylus avellana), intxaurrak (Juglans regia), anakardoak (Anacardium occidentale), pekanak [Carya illinoensis (Wangenh.) K. Koch], Brasileko intxaurrak (Bertholletia excelsa), pistatxoak (Pistacia vera), makadamia intxaurrak edo Australiako intxaurrak (Macadamia ternifolia) eta produktu eratorriak, alkohol destilatuak (nekazaritza-jatorriko alkohol etilikoa barne) egiteko erabiltzen diren oskoldun fruituak izan ezik.
9. Apioa eta produktu eratorriak
10. Ziapea eta produktu eratorriak
11. Sesamo-aleak eta sesamo-alez egindako produktuak.
12. Sufre-dioxidoa eta sulfituoak, erabateko SO2ren 10 mg/kg-tik edo 10 mg/l-tik gorako kontzentrazioetan, kontsumitzeko prest dauden edo ekoilearen jarraibideei jarraiki berriz eratutako produktuentzat.
13. Eskuzuria eta eskuzuriz egindako produktuak
14. Moluskuak eta moluskuz egindako produktuak.
(1) produktu deribatuetan ere aplikatzen da, jasan dituzten prozesuek autoritate eskudunak jatorria duten produkturako zehaztutako alergenizidadearen maila handitzea gertagaitza izango den neurrian.

Informazio gehiago:

Vida vegana (esp)

Cuerpomente (esp)

Elika (eus)

Reglamento UE 1169/2011 (esp)

Wikipedia (esp) [?]

RAE (esp) [?]

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

 

[Aurkibidera itzuli]