[Español]

Animalismoa

Animalismoa

(Eng Animalism; Esp: Animalismo)
1 ) Izena. Mugimendu Animalista ere esaten zaio. Ez-giza animaliei (edo ez-giza animalia batzuei) begirune gradu handiagoa emateko ideia babesten duten pentsamendu-korronteak, jarrera hartzeak, elkarteak, gizakiak, etab.ak, guztiak elkartzen duen kontzeptu anbiguoa.
Multzo hain heterogeneo honetan sartzen dira, esate baterako, beganismoa, Animalien Eskubideen aldeko mugimendua, antiespezismoa eta abar (animalia guztien eskubideen alde egiten dutenak), baita adibidez bakarrik baleen, simioen, txakurren edo katuen eskubideak defendatzen dituzten elkarteak ere (hau da, animalia batzuen eskubideak soilik defendatzen dituztenak).

Koherentziaz, animalia GUZTIEN eskubideak defendatzen dituztenei bakarrik deitu beharko litzaieke Animalistak, edo Animalismoaren kontzeptuan sartu.

Animalista

(Eng Animalist; Esp: Animalista)
1 ) Izena. Ez giza animaliengananzko (edo ez giza animalia batzuenganantzko) aintzat hartze gradu handiagoa emateko ideia babesten duen gizakia.

2) Adjektiboa. Animalismoari buruzkoa edo dagokiona.

 

Informazio gehiago:

Lluvia con truenos (esp)

Abolición no regulación (esp)

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Abolizionismoa

Antiespezismoa

 

[Aurkibidera itzuli]