[Español]

Begetala

(Eng: Vegetable; Esp: Vegetal)
1 ) Izena. Landarea. Bizidun autotrofoa. Hazten, bizi eta erreproduzitzen den izaki organikoa, baina leku batetik bestera borondatezko bulkadagatik ez doana.

2) Adjektiboa. Landareei buruzkoa edo dagokiona. Landareetatik lortuta (*).

(*) Eremu askotan  «Begetala» adjektiboaren erabilera Plantae (lehen “Erreinu Begetala» izandakoa) erreinuari buruzko guztia adirezteko orokortu da, baina eremu zientifikotik kanpo (elikaduraren eremuan, gastronomian, etab. adibidez),  Fungi (perretxikoek, onddoek…) eta Protista (algak…) erreinuei buruz jarduteko ere erabiltzen da. Beste era batera esanda, Animalia erreinua (animali) IZAN EZIK, bizidunen edozein sailkapen erreinuz jarduteko ere erabiltzen da. Erreinu desberdinen elikagai “begetalen” adibide batzuk: bakterio-hartzigarriak, alga zelulabakarrak, perretxikoak eta onddoak, algak, landareak, frutak,….

3) Adjektiboa. Elikagaia, platera, dieta, etab., orokorrean, produktuak zeinen elikagaiak/osagaiak jatorri begetaleko soilik dira, hots, bere osagai/elikagai guztiak, begetaletatik, landareetatik  lortzen dira. (**)

(**) Ostalaritzan eta ontziratutako elikagaien salmentan, adjektibo «begetala» maiz  erabiltzen da era okerrean (oker edo gaitzustean), jatorri begetaleko osagairen bat abere-jatorriko beste batzuekin batera eramaten duten platerak, elikagaiak, pintxos-ak, etab. etiketatueran/kalifikatueran. Hau da, % 100 begetala ez dira.

 

Informazio gehiago:

Wikipedia (esp) [?]

RAE (esp) [?]

 

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Begetarianoa, Begetalista, Begetalismoa

[Aurkibidera itzuli]