[Español]

Animalien Askapena

(Eng Animal Liberation; Esp: Liberación Animal)
1 ) Animalia guztiek, edozein espezie izanda ere, libreak izan behar duten printzipioa gauzatzeagatik burutzen den borroka.

Animalien Askapena ez da korronte filosofikoa, ezta ideologikoa ere, borroka da, eta jardutea ekartzen du nahitaez.

Animalien Askapenerako Mugimendua

(Eng Animal Liberation Movement; Esp: Movimiento de Liberación Animal)
1 ) (edo Animali-askatzeko Mugimendu abolizionista), Animalia-esplotazioaren aurrean aritzen diren aktibisten eta talde antolatuen mugimendu globala da. Mugimendu honek, animaliak euren esplotazio-zentroetatik erreskatatzen ahaleginak ere egiten ditu.

Ilegalak dira abere-askatzeak burutu ohi dituen akzioetako batzuk, (aktibisten eta/edo kolektibo desberdinen arteko eztabaida eta barneko debateak sortu dituelarik). Animalien egoeragatik arduratutako pertsonek erabakitzen dute baserrietan, laborategietan, haztegietan, zirkuetan, etab. sartzea, eta posible diren lagun guztiak bertatik ateratzea, beti ere euren beharren araberako bizitza eraman ahal dezatela hemendik aurreran bermatzen saiatuz (bai askatasunean bai santutegietan edo aterpeetan guzti hau posiblea den kasuetan).

Hala ere beste akzio batzuk legezkoak dira, adibidez, animaliak lortzea prozedura legalen bidez, gero haiek askatasunera itzultzeko, haiek adoptatzeko, edo haiek aterpe edo santutegi batera eramateko (helburu horiek lortzeko, nahiz eta helburu legitimoak izan, animaliak erostea ez da ideia ona; izan ere, gauza-bihurtzeak, eta salerosketa-objektu diren ideia betikotu egingo lituzke; eta, gainera, pertsonek edo enpresek negozioa egin dezakete horrekin).

Informazio gehiago:

Acabemosconelespecismo (esp)

Wikipedia (esp) [?]

Erlazionatutako beste hitz batzuk:

Animalismo, Abolicionismo, Antiespecismo

[Aurkibidera itzuli]