[Español ] [Français] [English ]

(Azken aldaketa: 2026/1/16) Urtero, Urtarrilak 20 inguruan (Donostiako Eguna), sagardotegien denboraldia hasten da. Eta dagoeneko batzuk menua edo aukera %100 begetalak eskeintzen dute.
Sagardotegi tradizionalek, normalean, ez dute aukerarik pertsona beganoentzat, eta, oro har, ez dira pertsona begano bat bere kasa joango litzatekeen tokiak, oso leku haragijaleak baitira, non animalien kontsumoa gehiegizkoa den, are nabarmengarria ere, prestakinak agerian, haragi-erretiluak etengabe pasatzen, jangela handiak jende askorekin eta animaliez osatutako erretilu asko mahaietan, eta abar. Hori guztia pertsona beganoengan larrigarria izan daiteke, deserosotasuna eragin dezake edo sentsibilitatea zauritu, eta horrek, hain zuzen ere, ez luke esperientzia oso atsegina izatea eragingo.
Baina, batzuetan, konpromiso sozialak direla eta, joatera “behartuta” ikusten dugu gure burua; beraz, aukera emango baligute, hona hemen menua edo aukera %100eko begetalak dituzten guneen zerrenda txiki bat:
Araba:
KUARTANGO
Sagardotegia. Menu %100 begetala dago
Zuhatzu Kuartango 21 – 01430 Kuartango
699747730
WEB
Bizkaia:
SIDRERÍA LOIU
Jatetxea-Sagardotegia. Menu %100 begetala dago. Esne begetala dago.
Avda. Zabaloetxe, 18 – Loiu
944530077 / 944530088
WEB
Gipuzkoa:
ABURUZA
Sagardotegia. Menu/karta %100 begetala dago. Erreserba egin behar da.
Goiburu Auzoa, 8, 20150 Aduna
943692452
WEB
EMAIL
AIALDE BERRI
Sagardotegia. Menu %100 begetala dute
Casa Ayalde-Enea, Barrio Santu Enea, 37, 20170 Urdaiaga Usurbil
943365031
WEB
ASTARBE
Sagardotegia. Menu %100 begetala dago.
Txoritokieta bidea 13, Astigarraga (Gipuzkoa)
943551527
email
WEB
IPARRAGIRRE
Sagardotegia. Menu Esne-begetarianoa dute (%100 begetala gazta kenduta).
Osinaga auzoa 10 – 20120 Hernani (Gipuzkoa)
943550328
email
WEB
IPINTZA
Sagardotegia. Menu Esne-begetarianoa dute (%100 begetala gazta kenduta).
Santio Zaharra 12, Ipintza baserria. Astigarraga. (Gipuzkoa)
688811724
email
WEB
MALUM REX
Sagardotegia. Menuan aukera %100 begetalak daude.
Petritegi bidea, 6 – 20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
943472613
email
WEB
PETRITEGI
Sagardotegia. Menu %100 begetala dago.
Petritegi bidea, 6 – 20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
943457188
email
WEB
SAIZAR
Sagardotegia. Bi menu %100 begetalak dituzte
Kale-zahar Auzoa, 39 – 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
943373995 / 943364597
email
WEB
TXIMISTA
Sagardotegia. Menu %100 begetala dago
Gudarien Etorbidea, 2 – 20240 Ordizia (Gipuzkoa)
943881128 / 656756837
email
WEB
TXINDURRI ITURRI
Sagardotegia-Nekazalturismoa. Menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa dute (aurretik deituta %100 begetala ipini ahal dute). Sagar ekologikoekin egindako sagardoa.
Mandari 12 – 20829 Itzar-Deba (Gipuzkoa)
699684490 / 943199389
WEB
TXIRRITA SAGARDOTEGIA
Sagardotegia. Menu %100 begetala dago.
San Bartolome Kalea, 32, 20007 Donostia
943467638
WEB
ZELAIA
Sagardotegia. Menu %100 begetala dago.
Martindegi Auzoa, 29, 20120 Hernani
943555851
WEB
Esandako sagardotegi gehienetan, eskeinitako menu Arrautz/Esne/Erle-begetarianoa, beganoentzat ere egokitu ahal da, aurretik esanda. Halaber, sagardotegi batzuetan ez da eskeintzen menu beganorik baina, enkarguz, moldatzen dira beganoentzat janari egoki batzuk eskeintzen menutik kanpo: entsaladak, menestrak, e.a. Adibidez, Oialume Zar sagardotegia Hernani eta Astigarraga tartean (943552938 – WEB); Lizeaga sagardotegia Astigarragan (943468290 – WEB); Alorrenea sagardotegia Astigarragan (943336999 – WEB).
Azkenik, jakina da sagardotegien garaian gainezka egoten direla, beraz aurretik erreserba egitea komeni da, eta menu %100 begetala nahi izanez gero argi esan erreserba egiterakoan (era berean, argi utzi behar da menu begano bat nahi dela, eta ez menu arrautz/esne/erle-begetariano bat). Horrez gain, sagardotegiko menua nahiko arrunta eta ezaguna da, baina menu %100 begetalen artean ezberdintasunak daude sagardotegi batetik bestera (prezioan ere), beraz erreserba egiteko unean ze janariekin osatuta dauden menu beganoak eta euren prezioa galdetzea komeni da. Azken orduko ezusteak ekiditzeko.
Txotx!!!!
Partekatu informazio hau Mastodon-en ![]()
No se han encontrado comentarios