[Español ]
Orain dela urte pare bat jada elektrizitate hornitzailea aldatu nuen. Iberdrola utzi nuen eta Goiener izeneko enpresa kontratatu nuen, iturri berriztagarrietatik jasotzen duen elektrizitate kooperatiba bat, hain zuzen.
Aldaketa oso erraza izan zen, ze Goiener arduratzen da guztiarekin, eta etxean ez zara inolako aldaketarekin enteraten, ez dago ez hornidura etekinik ez paper nekagarri bete beharrik. Eta denboraldi honetan hemandako zerbitzua inolako ezuste gabekoa izan da, beraz, momentuz, esperientzia oso positiboa izan da.
Gainera pozgarria da jakitea kontsumitzen duzun elektrizitatea ez datorrela iturri «zikinetik» edo nuklearretik,… Baita nolabait pozgarria da honelako enpresa garbiak bultzatzen ahalegintxoa egiten duzula, energia kutsakorra edota arriskutsua sustatzen duten enpresak ekidituz.
Baina, zer egin behar da enpresa batetik bestera aldatzeko (portabilitatea)? Zenbat hornitzaile aritzen dira Euskal Herrian? Honi buruz www.garonarekinmoztu.net web orrialdean hainbat informazio dago, eta ondoren laburpentxo bat egingo dut eta tokiko datu batzuk emango ditut ere.
Nola egin portabilitatea enpresa batetik bestera?
Portabilitatea elektrizitatean telefonoaren antzera egiten da: beste enpresa batean alta egiten duzu, enpresa horrek zure oraingo hornitzaileari aldatu nahi duzula jakinazten dio eta egun batean, bi hilabete ondoren normalean, Iberdrola edo Endesaren faktura jaso beharrean, aureratu duzun enpresaren faktura jasoko duzu. Elektrizitatea ez dizute moztuko une batean ere ez ez. Enpresa berria (Goinener edo besteren bat) arduratzen da guztiarekin, beraz, oso erraza da.
Telefono linea finkoa bezala, Telefonicatik alde egiten baduzu, zerbaitzua beste enpresa batek eskainiko dizu baina linea Telefonicarena izaten jarraituko du. Elektrizitatearekin berdin gertatzen da. Beste enpresa batera bazoaz, linea Iberdrolarena edo Endesarena izaten jarraituko du, baina horniketa aukeratu duzun enpresa berriak emango dizu. Horregatik, egun batean ekaitz bategatik elektrizitatea eteten bada, Iberdrolara edo Endesara deitu beharko duzu, linea horien ardurapean egoten jarraituko delako.
Energia berriztagarria eskaintzen duten enpresa berri batzuk (Goiener, Somenergia…) kooperatibak dira. Horietan alta egin nahi baduzu bazkide egin behar da 100 euroren truke. Diru hori, bezeroa izateari uzten diozunean itzultzen dizute. Diru hori elektrizitatea erosteko erabiltzen dute, aurretik ordaiandu behar dutelako. Bazkide egiten bazara, zure bazkidetzarekin beste helbide edo familia egin dezakete alta, zure ardurapean, eurek bazkide izan gabe.
Eskura eduki behar dituzuen agiriak:
– Oraingo faktura bat
– Fakturan agertzen den titularraren izen-abizenak eta NAN edo fotokopia
– Udalaren katastroaren erreferentzia (IBIn ikusten da). Ez da derrigorrezkoa baina kokapena jartzeko garrantzitsua eta lana asko errazten zaie.
– Bankuko kontu zenbakia
Datu hauekin, joan enpresaren webgunera (ikusi zerrenda behean) eta alta egin ahal izango duzu. Bete eskatzen dizkizueten datuak. Goiener edo Somenergia edo beste kooperatiba bat aukeratu baduzue, lehenengo bazkidetza egin eta gero alta egingo duzue emango dizueten zenbakiarekin. Beste bazkide baten zenbakia erabiltzen baduzue, zuzenean alta egin ahal izango duzue.
Kontratua posta elektronikoz jasoko duzue, izenpetu, eskaneatu, berriro bidaltzen diezue, eta kitto!!
Euskal Herrian egoitza edota bulegoak dituzten energia berriztagarri hornitzaileak:
Goiener |
|
Euskal hornitzailea. Egoitza Ordizian dago. Batez ere Euskal Herrian hornitzen du, baina estatu osoan aritzen da. Bulegoak: GOIENER ARABA GOIENER BIZKAIA GOIENER GIPUZKOA (Egoitza) GOIENER NAFARROA |
|
Som Energia |
|
Kataluniako hornitzailea, bulego edo kontsumo taldeekin Euskal Herrian. Batez ere Katalunian hornitzen du, baina estatu osoan aritzen da. Bulegoak edo taldeak: ENERGIA GARA VITORIA-GASTEIZ ENERGIA GARA BARAKALDO ENERGIA GARA BILBAO ENERGIA GARA DONOSTIA ENERGIA GARA NAFARROA |
Energia berriztagarri beste hornitzaile batzuk:
Solabria-Enerplus | Kantabria, Burgos eta Palentzia |
EnergEtica | Gaztela-Leon |
Zencer | Andaluzia |
Nosaenerxia | Galizia |
Gesternova | Madril |
Ecooo | Madril |
Econactiva | Guadalajara- Gaztela La Mancha |
Beste lotura interesgarriak:
Informazio gehiago:
No se han encontrado comentarios