IRIZPIDEAK

EROSKETAK ETA ZERBITZUAK zerrenda honetan lekuak sartzeko orduan jarraitzen ditudan irizpideak hurrengo hauek izango lirateke:
1- Toki beganoak, edo beganoentzat zuzendutako aukerak izatea, edo gutxienez eskain dezala aukera “adierazgarriren” bat beganoentzat.

“Adierazgarria”,  establezimenduak eskaintzen dituen beste aukeren testuinguruan, edo mugitzen garen testuinguruan, zerbait aipagarria izatea esan nahi du.

2- Ez dira sartzen ere beganoentzat zerbait eskaintzen EZ duen establezimendurik, nahiz eta begetarianoentzat edo beste kolektiboentzat aukera asko izan. Baina informazio hau bai agertuko litzateke, beganoentzat eskeintzen dituen aukeren gaineko informazio osagarri bezala. Beganoentzat aukera espezifikorik ez izanda ere, interesgarria iruditzen zaidan establezimendu edo zerbitzuarekin salbuespena egiten dut («beste batzuk» atalean sartzen dira).

3- Beganoentzat aukeren eskaintza establezimendutik irten behar du, establezimenduaren berezko ekimenagatik, eta ez kontsumitzailearen eskaeragatik. Hots, ez ditut sartzen beganoentzat aukerak bakarrik enkarguz edo kontsumitzailearen eskaeragatik prestatzen duten establezimenduak.

4- Janari edo elikagaien erosketak eremuan, edozein denda edo supermerkatu  zerrendan sartuta egon liteke (fruitu pixka bat edozeinek saltzen duenez gero, etab.), zerrenda amaiezina bihurtuz, ezer ez praktikoa eta zerrenda honen helburuetatik urrunduz, beraz beganoentzat eta gainera ekologikoak diren aukerak eskaintzen duten establezimenduetan edo zerbitzuetan zentratuko naiz. Azalera handiko supermerkatuak edo banatzaile handiak (Eroski, Mercadona, Lydl, Carrefour, etab., etab. bezala) ez dira sartzen, gaur egun beganoentzat eta/edo ekologiko aukera batzuk ia guztiek baitute.

 

IKURREN ESANAHIA

Establezimendu motak:

 

BGN: «Beganoa». Animalien esplotazioaren aurka dagoen establezimendua edo negozioa, eta ondorioz aukera beganoak edo  %100 begetalak eskeintzen ditu, eta ez ditu animalia jatorrizko produkturik erabiltzen negozioaren beste arloetan: altzariak, jantziak,…
BGTRN: «Bere aukerak beganoentzat egokiak dira». Establezimendu, negozioa edo zierbitzu EZ beganoa, baina bere aukerak egokiak dira beganoentzat. Elikadura arloan, «Begetarianoa» (zentzu zehatzean). Elikadura %100 begetala eskeintzen duen establezimendua edo negozioa (arrazoi gastronomikoak, osasuna, ingurugirokoak,e.a. direla medio), baina ez ditu beganismoaren arauak jarraitzen negozioaren arlo honetan edo beste arloetan (altzariak, jantziak,e.a. … adibidez fruitategi bat)
AEE-B: «Beganoentzat aukera dexente». Establezimendu, negozioa, edo zirbitzu EZ beganoa, ez begetarianoa (zentzu zehatzean), e.a., baina aukera dexentekin beganoenetzat. Ez dira animaliak hiltzen, baina bai esplotatzen dira, euren deribatuak erabiltzen baitira (argizaria, artilea, esnekiak, e.a.). Elikadura arloan, «Arrautz/Esne/Erle-Begetarianoa». Aukera %100 begetalak eskeintzen dituen establezimendua edo negozioa, baita animalia jatorrizko deribatuekin (arrautz edota esne edota erlezaintzako pruduktuak) aukerak ere. Ez dira animalirik jaten.
O+B: «Omniboroa, beganoentzat aukera dexentekin». Establezimendu (Ez beganoa / Ez begetarianoa/ Ez AEE-B) kontsumitzaile beganoentzat aukera dexentekin, baina omniboroa izanez, animalien esplotazoa eta euren kontsumoa inplikatzen duen zerbitzuak, produktuak, e.a. eskaintzen du ere. Elikadura arloan, «Omniboroa aukera %100 begetalekin». Animaliak eta euren deribatuak eskeintzen dituen establezimentuda edo negozioa, aukerak %100 begetalen eskeintza zabalarekin batera, eta publizitatean, menuan,… espresuki aipatuta.
OMN: «Omniboroa gehien bat» (Ez beganoa / Ez begetarianoa / Ez AEE-B) kontsumitzaile beganoari zuzendutako aukeraren bat edo besterekin, baina omniboroa izanez, animalien esplotazoa eta euren kontsumoa inplikatzen duen zerbitzuak, produktuak, e.a. eskaintzen du, batez ere.
OT: «Beste batzuk». Establezimendu, negozioa edo zerbitzua beganoentzat espreski aukerak eskeintzen ez dutenak, baina eurentzako interesgarria izan daitekeenak, aukera ekologikoak, bidezko merkataritzakoak, etikoak, aldarrikatzaileak, e.a. direlako.

Tipo de símbolo:

Opciones para consumir «in situ», en el local, con o sin posibilidad de poder llevar.

Bertan kontsumitzeko aukerak, «in situ», lokalean; eramateko aukerarekin edo aukerarik gabe.

Símbolo redondo

Ikur borobila

Ejemplo:

Adibidez:

Opciones para llevar (No para consumir «in situ»), Catering,…

Erameteko aukerak (Ez bertan jateko, «in situ»), Katering-a,…

Símbolo cuadrado

Ikur karratua

Ejemplo:

Adibidez:

Tipo de opción vegana/vegetariana estricta/100% vegetal que oferta principalmente:

Begano / begetariano zorrotza/ %100 begetala batez ere eskintzen duen aukera mota:

Establezimendu mota BGN BGTRN OLA-B O+B OMN OT
Ikurra Berde iluna hondo zuriaren gainean Zuria hondo berde ilunaren gainean Zuria hondo berde-itsaso gainean Zuria hondo berde argiaren gainean Zuria hondo urrearen gainean Zuria hondo laranjaren gainean
EROSKETAK ELIKADURA
Dendak, katering, establezimenduak,… erameteko janari prestatua
Dendak, katering, establezimenduak,… erameteko janari prestatua- Bowls
Dendak, katering, establezimenduak,… erameteko janari prestatua – Smoothiak, irabitauak,…
Gozotegiak,… eramateko.
Dendak, supermerkatuak, … elikagaienak. Prestatu gabeko janaria.
Ardotegiak, upeltegiak, edariak,… eramateko.
Banatzaileak, ekoizleak
BESTELAKO EROSKETAK
Arropa / Zuntz
Oinetakoak, zapatadendak,…
Kosmetika
ZERBITZUAK
Bezeroentzako eta edonorentzako taberna-jatetxe duten ostautak.
Bakarrik bezeroentzat taberna-jatetxe duten ostatuak.
Ileapaindegiak, estetika zentruak, …
Energia
Nutrizionistak
Gastronomian formazioa
Elkarteak, GKE,…
Banka eta finantzak, aseguruak, e.a.

Informazio gehigarria:

Establezimendu edo zerbitzu ekologikoa, produktu edo osagai gehienak edo asko ekologikoak dira (*)
Establezimendu edo zerbitzu EZ ekologikoa, baina zerbitzu, produktu edo osagai ekologiko batzuk eskeintzen ditu (*)
Produktu edo osagai gehienak edo asko bertokoak dira (*)
Produktu edo osagai gehienak edo asko bidezko merkataritzakoak dira (*)
(*) Horrela espreski dioenean bere publizitatean, web-orrialdean, edo sare sozial-orrialdean.